DEFINIZIOA ETA HELBURUAK

NextGenerationEU aldi baterako finantza-tresnen multzoa da, eta 750.000 milioi euroko zuzkidura du estatu kide guztientzat. Koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen lagunduko du, datozen urteetako erreforma- eta inbertsio-programen bidez.  

Helburuak hauek dira:

  • Ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa sustatzea.
  • Erresilientzia eta doitzeko gaitasuna indartzea.
  • COVID-19aren krisiaren ondorio sozial eta ekonomikoak arintzea.
  • Trantsizio ekologikoak eta digitalak sustatzea.

TRESNAK

Nagusiki, honako tresna hauetan egituratzen dira:

  • Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa (BEM): 672.500 milioi euroko zuzkidura estatu kide guztietarako. Helburua da estatu kideen inbertsioari eta erreformei laguntzea, susperraldi iraunkorra eta erresilientea lortzeko, eta, aldi berean, EBren lehentasun ekologikoak eta digitalak sustatzea.
    BEMren barruan, Espainiak 140.000 milioi euro inguru jasoko ditu guztira, 70.000 milioi inguru itzuli behar ez diren transferentziei dagozkie. Gainera, 70.000 milioi euroko gehieneko kopurua eskuratu ahal izango du maileguetan.
  • REACT-EU funtsa: 47.500 milioi euro. REACT-EU funtsek egitura-funts gisa jarduten dute, baina malgutasun eta arintasun handiagoarekin. REACT-EUk ekonomiaren berreskuratze ekologikoa, digitala eta erresilientea sustatuko du.
  • Europako beste programa edo funts batzuk: Next Generation EUk ere funts gehigarriak emango dizkie Europako beste programa edo funts batzuei, hala nola:
    1. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF), landa-garapenerako Europako politika finantzatzen duena.
    2. Bidezko Trantsiziorako Funtsa (BTF), finantza-tresna berri bat da kohesio-politikaren esparruan, neutraltasun klimatikorako trantsizio-prozesuaren ondoriozko erronka sozioekonomiko larriei aurre egin behar dieten lurraldeei laguntza ematea helburu duena.
    3. Horizonte Europa, Europar Batasunaren (EB) 2021-2027 aldirako ikerketa eta berrikuntzako (I+B-ko) esparru-programa.
    4. InvestEU, inbertsioa sustatzeko Europako programa. Funtsak Europako inbertsioak suspertzen, berreskuratzen eta etorkizuneko Europako ekonomia eraikitzen laguntzen du.
    5. RescEU, hondamendien aurrean herritarren babesa eta sortzen ari diren arriskuen kudeaketa hobetzeko helburua duena.

Europako Berreskuratze Plana (gaztelaniaz)