Itsasotik azkar altxatzen diren mendiek Gipuzkoako lurraldeari giro aldetiko aniztasuna ematen diote, bertako floraren aberastasunean islatzen dena.
Dimentsio xumeak dituen lurralde batean 2.000 landare espezie ezberdin ditugu. Kostaldeko hareatza eta paduretan bizi direnak edo goi mendietan bizi direnak, Aizkorri eta Aralarreko gailur eta tontorretan babestuta.
Espezie horietako gehienek gizakiaren, bere jardunen, bere azienda eta laborantzen eragina jasotzen dute gutxi edo gehiago, baina horien kontserbazioa arriskuan ipini gabe.
Haatik, badira inguruabar ezberdinak direla medio beren existentzia arriskuan ipintzen duen kontserbazio-egoera batera iritsi diren espezie kopuru jakin bat. Horiek “Gipuzkoako Mehatxupeko Flora” osatzen dute.