Mundu mailan 8.000 landare espezie baskular daude desagertzeko arriskuan. Gipuzkoan 81 daude Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan jasotzen direnak eta azken urteotan egindako ikerketek gutxienez beste 10 espezie babestea aholkatzen dute.
Kasu gehienetan, egoera konkretuetan bizitzera egokitutako landareak dira eta gutxi dago gure Lurraldean. Estuarioetako ekosistemak, esate baterako, kostaldeko padura eta hareatzak, edo barnealdeko hezeguneak horren adibide egokiak dira. Gainera, mendikate garaienak, Aizkorri edo Aralar kasu, populazio oso txikia duten eta, zenbaitetan, mehatxupean dauden espezie endemiko askoren aterpe dira.
Oso populatua dagoen lurralde batean, Gipuzkoan, egoera horren arrazoi nagusia gizakiaren jarduna da, habitat naturalak hondatzea ekartzen duena eta, horrenbestez, baso espezieen populazioa murriztu egiten dira, desagertzeraino iritsi daitezkeelarik.
Haranaren sakoneran garraioko azpiegitura handiak biderkatu, urbanizazioak hedatu eta industrialdeak finkatzearen nahiz aisia eta atsedenerako erabilera eta instalazioak ezartzearen ondorioz, partzelazioa gertatu eta habitat naturalak kaltetu egiten dira, eta horiek dira espezieak urritzearen lehen arrazoia, baso espezieak desagertzeraino, besteak beste, Astragalus bayonnensis, Otanthus maritimus eta Zostera marina espezieekin Gipuzkoan gertatu bezala.
Bestalde, bere kokapen geografikoaren eta lurraldearen ezaugarri den klima onaren ondorioz, lurraldea espezie exotiko askoren inbasiopean dago bereziki, gaur egun, oso habitat adierazgarriak inbaditu dituztenak, esate baterako, paduretan (Baccharis halimifolia), ibaiertzetan (Fallopia japonica) edo larreetan (Paspalum dilatatum).
Fenomeno horiek larriagotu egin litezke bizi dugun klima-aldaketaren ondorioz, gure floran eragin berezia izan dezakeena.
Espezie horiek babestu eta horien galera ekiditeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak programa hau garatzen du, bi esku-hartze motarekin, ‘in situ’ eta ‘ex situ’ kontserbaziorako, hurrenez hurren.
Hitz lauz, ingurune naturalean beren biziraupena ahalbidetzen duten baldintzak mantentzea da helburua.
Horretarako, mehatxupean dauden espezieak zer-nola banatuta dauden, beren populazioen kontserbazio-egoera, horien arrarotasuna azal dezaketen arrazoiak eta bizirauten duten populazioen gaineko mehatxuak ezagutzea derrigorrezkoa da.
Behin mehatxuak ezarrita, mehatxupeko espezieak berreskuratzeko hartu beharreko neurriak zehaztu ahal izango dira, horien populazioen egungo eta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzen saiatuz eta, orokorrean, Lurraldeko flora ondarearen kontserbazioa zainduz.
Espezieak garatu eta ugaltzeko dituen premiak sakonki ezagutzea da horiek bizi diren lekuetan burutzeko balizko esku-hartzeak zehazteko oinarria.
Landare horietako gehienak oso baldintza zehatzetan bizitzeko egokituta daude, mikroklimak dituzten habitatetan edo oso lurzoru mota jakinetan: kostaldeko hareatzak, errekastoen ertzak, zohikaztegiak, harkaitzak eta abar, eta giro horietan edozein aldaketak horien desagerpena ekar dezake.
Espezie horiek bizi diren lekuak babestea, horien biziraupena ahalbidetzen duten baldintzak alda ez daitezen ahalegintzea edo aldaketak izan diren lekuetan ekosistema horiek berreskuratzea beren kontserbaziorako ezinbesteko ekintzak dira.
Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan jasotzen den taxon kopuru handia ikusita, bakoitzaren populazioa berrikusi da, premia handiena zutenak zehaztuz irizpide hauen arabera:
Gipuzkoan populazio bakarra edo, gehienera, 2 indibiduo gutxirekin
Alyssum loiseleurii susp. Loiseleurii, Festuca vasconcensis, Galium arenarium, Herniaria ciliolata subsp.robusta, Honckenya peploides, Koeleria albescens, Limonium humile, Medicago marina, Zostera noltii.
Carex strigosa, Cladium mariscus, Drosera intermedia, Spiranthes aestivalis, Thelypteris palustris.
Arnica montana, Aster alpinus, Carex hostiana, Menyanthes trifoliata, Nigritella gabasiana, Trollius europaeus.
Carpinus betulus, Prunus lusitanica, Prunus Gadus, Quercus coccifera, Sorbus hybrida, Ulmus laevis.
Ondare erantzukizuna: eremu mugatuko endemismoak edo espezieak (Directiva Hábitats)
Aconitum variegatum subsp. Pyrenaicum, Armeria euscadiensis, Descurainia tanacetifolia subsp. Suffruticosa, Geranium cinereum, Lathyrus vivantii, Soldanella villosa, Trichomanes speciosum, Woodwardia radicans.
Beren biziraupena arriskuan ipini duten esku-hartzeen eraginpean daudenak
Daphne cneorum.
Helburu horretarako 2 tresna ditugu erabilgarri: