Ibai ingurunea

Azken hamarkadotan, Gipuzkoan egindako saneamendu eta arazte lanetan parte hartu dugu. Horren ondorioz gure ibaietako uraren kalitatea izugarri hobetzea lortu dugu. Haatik, UEZ Uraren Esparru Zuzentarauarekin (2000/60/EB Zuzentaraua. Leiho berrian irekiko da.), diagnosirako termino berri bat sartu zen, “ ur masen “egoera ekologiko” izenekoa. Kontzeptu orokor horrek, uren kalitate fisiko eta kimikoa ez ezik, faunaren eta floraren ikuspegitik interesgarriak diren beste aldagai ugari jasotzen ditu, esate baterako, hidromorfologia, ibaiertzetako landaretzaren egitura, arrain eta ornogabeen komunitateak, etab.

UEZ zuzentarauan finkatutako ikuspegi berriarekin bat etorriz, gure Baso Fauna eta Flora Zerbitzuak hurrengo lanok burutzen ditu:

 

Ibaiko eta kostaldeko inguruneak

 

Ibaietako ibilgua

 

Isurpenak

  • Helburua arrain-populazioak eta ur ingurunearekin lotutako fauna eta florako beste espezie batzuetako populazioak mantendu eta hobetzea da.
  • Arrisku handieneko enpresak kontrolatzen ditugu eta horien egoerari buruzko informazioa eguneratuta mantentzen dugu.
  • Gure ibaietan isurketa larriak eragin ditzaketen enpresen jarraipena egiten dugu.
  • Lan Hidraulikoen. Leiho berrian irekiko da. Zuzendaritzarekin eta URA Uraren Euskal Agentziarekin. Leiho berrian irekiko da. lankidetzan gaude.
  • Egindako ENEAko txostenak jarri.

 

Berariazko txostenak eta herri lanen jarraipena

Berariazko txostenak idazten ditugu Gipuzkoako ur ibilguetan eragina izan dezaketen isurpenen obra, emakida eta baimenen inguruan, bereziki uretako habitatean, arrain baliabideetan, mehatxupeko espezieetan eta babestutako espazio naturaletan eragina izan dezaketen inguruan.

 

Arrain komunitateak

1994az geroztik Gipuzkoako Lurralde Historikoko ibaietako arrain faunaren egoerari buruzko urteroko jarraipena egiten dugu.

Azterlan horrek hurrengo helburuok ditu:

  • Arrain komunitateek duten egoera ezagutzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko ibai sarean sakabanatutako laginketa estazioen sare batean.
  • Arrain espezie ezberdinetako populazioen egoeraren analisia egitea, izokinaren familiakoetan (izokina eta amuarraina) bereziki erreparatuz.
  • Amuarrainaren populaziozko parametroen urtez urteko bilakaeraren analisia egitea, serie historikoko datuetatik abiatuz.
  • Kudeaketa burutzeko eta egungo egoera hobetzeko neurriak proposatzea.

Arrain fauna zehazteko laginketak Ingurumeneko eta Lan Hidraulikotako Departamentuaren koordinazioarekin egiten dira, izan ere, arrain laginketak jasotzen ditu Gipuzkoako ibaien kalitateari buruz egiten duen Ikerketan.

 

Mehatxupeko espezieak

Ibai ekosistemak berrezartzea

Helburua ibaietako baldintzak hobetzea da, arrain komunitateei eta habitat horrekin lotutako mehatxupeko espezieei begira. Gaur egun, ibaietako tarte zabaletan ibilguen eta ibaiertzen baldintzak oso kaltetuta daude.

Ibai ekosistemen kalitatea hobetzeko egin den esku-hartzeetako bat, ibai ohearen eta ertzen egiturazko konplexutasuna areagotuz, zur hila txertatzea da: denbora luzez ibaien gainean esku-hartze handiak burutu dira eta elementu kaltegarri modura hautematen zen zurezko arrasto oro modu sistematikoan atera da. Horrela, gaur egun ibaian dagoen zur kopurua naturaltzat jo daitekeenaren oso azpitik dago eta, horren ondorioz, ibilguen egiturazko konplexutasuna eskasa da. Horrenbestez, helburua zur arrastoak txertatzean oinarritutako metodoekin ibai habitata hobetzea da (Large Woody Debris, LWD), Gipuzkoako ibaietara Europa eta mundu mailan dauden esperientzia eta ezagutza eraman eta egokituz. Ibilguaren konplexutasun orokorra areagotzea, funtzionaltasun ekologikoa hobetzea (sedimentu eta materia organikoaren metaketa handitzea, disolbatutako nutrienteak gehiago atxikitzea eta gehigarri organikoak erabiltzean ekosistemaren efizientzia areagotzea) eta aniztasun biologikoa areagotzea lortu nahi da.

Ibai habitatak egur hila sartuz Berrezartzeko Proiektua Leitzaran proiektua. Leiho berrian irekiko da. (2016)

Txostenak