Iturrarango Lorategi Botanikoa Pagoetako Natura Parkearen erdian dago eta haren Interpretazio Zentroa kostaldeko Zarautz eta Oriko herrietatik hurbil lekutzen da, Aiako udalerrian. 25 hektareako hedadura du (horietako 14 lorategiz beteta daude eta gainerakoa baso hostoerorkor autoktonoa da). Bertan 4500 taxon inguruko bilduma bat dago, gehienak zuhaitz eta zuhaixkak.
Halaber, Germoplasma Bankuarekin lankidetzan, Gipuzkoan eta Euskadin mehatxupean dauden landareen “ex situ” mantenurako lana burutzen da. Bi erakunde horiek elkarrekin inskribatuta daude Lorategi Botanikoen Elkarte Iberiar Makaronesikoan eta Germoplasma Bankuen Sarean.
Urtean behin, apiril bakoitzeko azken asteburuan, Bildumako Landareen Azoka antolatzen da, sektorean erreferente dena eta jende ugari elkartzen duena. Bertan erakusgai ipintzen dituzte beren produktuak herrialde ezberdinetako haztegi-jabe eta bildumagileek, eta bisitariek oso ohikoak ez diren landareak eros ditzakete.
Haritz eta astigarren bilduma nabarmendu behar da, mundu mailan garrantzitsuenetakoa.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.