Fraisoroko laborategiak UNE-EN ISO 14.001 eta ISO 45.001 arauen ziurtapenak berretsi ditu
Iraileko auditoriaren ondoren, Fraisoroko laborategiak UNE-EN ISO 14.001 eta ISO 45.001 arauen ziurtapenak berretsi ditu
- 212

Irailaren 25ean Bureau Veritasekin egin genuen auditoriaren ondoren, Fraisoroko laborategiak UNE-EN ISO 14.001 eta ISO 45.001 arauen ziurtapenak berretsi ditu.
Ziurtapen hauekin, gure laborategiaren iraunkortasunarekiko konpromisoa berritzen da, honako helburu hauekin:
- Eskainitako zerbitzuen ingurumen inpaktua minimizatzea.
- Ingurumen alorrean aplikagarriak diren legezko eskakizunak betetzea.
Eta aldi berean, laneko segurtasunerako sistemaren bitartez, arrisku egoerak eta horien jatorria igartzeko aukera daukagu, eta beharrezkoak eta posibleak diren zuzenketa ekintzak inplementatu ditzazkegu; halaber, azpikontratatutako enpresei ere plan horiek ezar ditzaten eskatzen diegu, bertako langileek nahiz kontratatutakoek helburu hori bete dezaten. Era horretan, lesioak ez ezik, horiekin batera joan ohi diren galera materialak (instalazioak, makinak, produktuak, etab.) ere murriztuko dira.