Fraisoro Laborategiak A Kalifikazio Energetikoa lortu du
2010eko ekainean, laborategiak Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren hasierako ziurtagiria lortu zuen, UNE-EN ISO 14.001 arauan oinarritua, eta urtero berritzen joan da.
- 1139
Fraisoroko Nekazaritza Kalitate eta Berrikuntza Laborategiak A Kalifikazio Energetikoa lortu du.
2010eko ekainean, laborategiak Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren hasierako ziurtagiria lortu zuen, UNE-EN ISO 14.001 arauan oinarritua, eta urtero berritzen joan da.
Eraikina 2006an eraiki zen, eta 2008tik laborategia eta Ingurumen Zerbitzua energia-eraginkortasuna hobetzeko ekintzak egiten aritu dira:
- Energia berriztagarrien instalazioak: sarera isurtzeko eta autokontsumorako plaka fotovoltaikoak.
- Girotzeko ekipo berriak: hozteko makina, VRV IV bero-ponpak (COPS>4) eta bero-berreskuragailua duen klimatizagailua.
- Argiztapena, klimatizazioa eta energia-kontsumoak monitorizatzea.
Hobekuntza horien ondorioz, laborategiak energia-kontsumoa nabarmen murriztu du, eta A Kalifikazio Energetikoa lortu du.