Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara
Gaixotasuna | Erabilitako teknika | Beharrezko lagina | Ontzia |
---|---|---|---|
Bruzelosia | Bengala Arrosarekin aglutinazioa | Seruma | Tapoi gorridun tuboa (2) |
Bruzelosia | (1) Konplementuaren Finkapena | Seruma | Tapoi gorridun tuboa (2) |
Paratuberkulosia (Mycobacterium avium subsp paratuberculosis) | ELISA (*) | Seruma | Tapoi gorridun tuboa (2) |
Q sukarra (Coxiella burnetii) | ELISA (*) | Seruma | Tapoi gorridun tuboa (2) |
(1) Bruzelosiaren Konplementuaren Finkapena kasu hauetan bakarrik egingo da: Bengala Arrosarekin aglutinazioa positiboa denean edo jarraipenekoak diren kasuetan.
(2) Tapoi gorridun tuboa: antikoagulatzailerik gabe.
(*) Parametro hau ez dago 434LE/857 egiaztapenaren barne.
Laginaren bolumena: 5 ml
Kontserbazio baldintzak: Serum laginen kasuan, odola giro tenperaturan utzi behar da ordu bat edo bi, gehiegizko hotz beroengandik babesturik. Koagulua atzeratzen hasten den momentuan hozkailuan sartu behar da.
Laginen bidalketa
Hodiak aberearen belarritako zenbakiarekin zuzenki identifikaturik egon behar dira eta laginekin batera Albaitarien aplikaziotik ateratako Laginen Bidalketa-ko orria bidaliko da.
Emaitzak emateko gehieneko epea
4 egun