EFQM

EFQM eredua errealitatearen deskribapen erraztu bat da; ulertu, analizatu eta, kasuan kasu, aldatu nahi den errealitate baten deskribapena.

Bikaintasunerako eredu honen helburua antolakuntza ezberdinei (enpresak nahiz beste mota batekoei) beren burua hobeto ezagutzen eta ondorioz beren jarduera hobetzen laguntzea da.

EFQM eredu ez-araugilea da eta bere funtsak antolakuntzaren kudeaketa sistemaren ezagupen zehatzean datza, honela auto-ebaluaketa bat egin eta gida bezala ereduak eskaintzen dituen irizpideak erabil daitezkeelarik.

Eredu honen erabilerak ez ditu beste ikuspegi batzuk ezeztatzen (kudeaketa teknika ezberdinen ezarpena, ISO araudia, etab.), alderantziz: ikuspegi ezberdin hauek kudeaketa eskema zabal eta osotuago baten barnean integratzen ditu.

Laborategia bide honetan lan egiten ari da bere gizarte erantzukizun soziala hobetu ahal izateko.

 

Prozesu mapa

Prozesu mapa