Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara
Entseguak egiten diren laborategi baten lan arloan, hirugarren baten aurrean laborategiaren gaitasun teknikoa bermatzen laguntzen duten tresnak daude. Tresna hauetariko bat ENAC. Leiho berrian irekiko da. erakundeak ematen duen Egiaztapena da, UNE EN ISO 17025 araua (Entsegu eta kalibrazioko laborategien gaitasunari buruz bete beharreko baldintza orokorrak) betetzen dela egiaztatzen duena.
Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia 2004. urtetik dago egiaztaturik zenbait analisitarako; gure egiaztapen zerrenda kontsultatu ahal izateko, ikus ENAC. Leiho berrian irekiko da.-en web orria.
Anexo Técnico 434-LE1057: . Leiho berrian irekiko da.Ingurumen arloko entseguak
Fraisoron burutzen diren entseguen kalitatea eta laborategiaren gaitasun teknikoa neurtu ahal izateko, egiaztaturiko laborategia denez, laborategi-arteko ariketetan parte hartzen du aldiro. Ariketa hauen funtsa hauxe da: lagin ezberdinak banatzen dira laborategi parte-hartzaileen artean, laborategi bakoitzak bidalitako emaitza analitikoak ebaluatu egiten dira eta bakoitzari kalifikazio bat ematen zaio. Orokorrean, "z-score" izeneko eskala bat erabiltzen da: -2 eta +2ren arteko emaitzak egokiak direla kontsideratzen da; +2 eta +3 edo -2 eta -3ren arteko emaitzak eztabaidagarriak dira eta +3 baino handiagoak edo -3 baino txikiagoak badira, emaitzak ez-egokiak direla esaten da.
Argitaraturiko zerbitzu kartan, laborategiak bere z-score balioen %95 EGOKIen artean edukitzeko konpromisoa hartzen du, gainera datu guzti hauek. Leiho berrian irekiko da. argitaratuko direla.
Gure zerbitzuetan edo dokumentazioan guztiz gogobetetzen ez zaituen alderdiren bat hautematen baduzu, mesedez, jakinaraz iezaguzu, bai harremanetarako inprimakiaren bidez, bai orri hau. Leiho berrian irekiko da. betez eta laboratorio@gipuzkoa.eus helbidera bidaliz.
Jaso bezain laster, gehienez ere egun baliodun batean, gure aldetik jarraitu beharreko hurrengo urratsak azalduko dizkizugu.
Harremanetarako pertsona, kexa edo iruzkin negatiboa jasotzen duen gaiaren arduraduna ez den beste bat izango da beti.
Kasuaren arabera, eragozpenak arintzeko edo berriro gerta ez daitezen egindako urratsen berri emango zaizu.
Kalitate-arduradunak arazoa konpontzeko proposatutako ekintza zuzentzaileak jakinaraziko dizkizu, baita kexaren itxiera ere.
Konponbideak asebetetzen ez bazaitu, ez izan zalantzarik eta jakinarazi guri.
Zure kexa maila gorenera eraman dezakezu beti, Gipuzkoako Foru Aldundiak esteka honetan. Leiho berrian irekiko da. horretarako duen sistemaren bidez.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.