Historia

1898. urteko irailaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik "Fraisoroko Granja Modelo" delakoa sortu zen, Gipuzkoan abeltzaintza eta nekazaritzaren irakaskuntza praktiko bat bultzatzeko asmoz.

Fraisoroko Granja Modelo delakoa egitearekin ia batera, bertan laborategi bat ezartzeko ideia ere sortu zen. Nekazaritza, Esne eta Sagardo Eskola aurrera zihoan bitartean, ikasleek zenbait analisi egiten zituzten, eta kanpo-kontsulta batzuk ere ebazten zituzten, hauetariko gehienak ongarriei buruzkoak. Gerrate Zibilak laborategiaren beherakada garrantzitsu bat ekarri zuen, 1981. urtean berriro ere "Fraisoro Nekazal Laborategia" izenarekin martxan jartzea erabaki zen arte.

 

Urte hartatik hona laborategia handitzen joan da, Gipuzkoa eta gipuzkoarren beharretara egokituz, gaur egun "Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia" delarik. 2005ean instalakuntza berriaren eraikuntza hasi zen eta 2006ko urrian bertan lanean hasi ginen. 2018ko maiatzetik Laborategi, Kalitate eta Berrikuntzako Zerbitzua izatera pasa gara.