Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara
Ingurumen eta Nekazal Laborategiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua den aldetik, Ingurumen-Kudeaketa Sistema bat ezarri du. Ezarri duen sistema UNE-EN ISO 14.001 arauan oinarrituta dago. 2010eko uztailaren 7an egiaztapena lortu zuen, 2013 eta 2016 urteetan berritu zen.
Hedadura honako hau da:
Fraisoroko Ingurumen eta Nekazal Laborategiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun politika berea egiten du, 2009ko ekainaren 9an Diputatuen Kontseiluan onartu zena.
Gipuzkoako Foru Aldundia, Lurralde Historikoko gobernu eta administrazio organo den aldetik bere eskumeneko gaietan, jakitun da ingurumenaren babesa garapen ekonomiko orekatuarekin bateratu behar denaz, eta bere zerbitzuen ingurumen inpaktua minimizatzeko lanean dihardu, horrela gizarte guztiaren eredu delarik Gipuzkoan garapen iraunkorragoaren sustapenean.
Horretarako, ingurumena gehiago babestea helburu duten ekimenak garatzeko konpromisoa hartzen du, baliabideak aurreztea eta horien erabilera arrazionalizatzea, energia berriztagarriak sustatzea eta hondakinak eta igorpen kutsatzaileen kopurua murriztea bezalako irizpideen bitartez.
Iraunkortasunarekiko konpromiso hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzetan ingurumen kudeaketako sistemak ezarri, mantendu eta hobetzeak babestuko dute, honako helburu hauekin:
Ingurumen kudeaketa honako hobekuntza ziklo honetan oinarrituko da:
Diputatuen Kontseiluak, 2009ko ekainaren 9ko bileran onartua
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.