Kirol-zoruak

Laborategiak esperientzia eta ospe handia du kirol-zoruen arloan, Europako Normalizazio Batzordeko TC 217 WG3 "Belar naturalezko kirol-guneak" lantaldean parte hartu baitu. AENORekin batera ere lan egin du UNE 41.959-1 IN "Belar naturalezko kirol-guneak. 1. Atala: Futbol, errugbi eta golfeko kirol-guneen eraikuntza sistemak" txostena eginez. Azkenik, 2011. urtean, AENOReko belar naturaleko taldearekin batera ondorengo arauak argitaratu ziren:

  • UNE 41959-1 "Belar naturalezko kirol-guneak. 1.atala: Futbol, errugbi eta golfeko kirol-guneen eraikuntza sistemak"
  • UNE 41959-2 “Belar naturalezko kirol-guneak. 2.atala: Futbol eta errugbiko kirol-guneen ureztatze sistema automatikoak”.
  • UNE 41959-3 “Belar naturalezko kirol-guneak. 3. atala: Laborategiko entseguen metodoak”.

Horren ondorioz, jakina da analisi prozesua joko eremuak ebaluatzeko jarraitu beharreko etapetako bat baino ez dela, eta proiektuak hasieratik kudeatzeko aukera eskaintzen da, baita horien ezarpena bertatik bertara ikuskatzekoa ere. Hori guztia dela eta, gutxitan bidaliko dira laginak besterik gabe laborategira; normalean aurrez adierazi beharko da arazoa edo eskatutako proben helburua.

Oro har, eremu horrek barne hartzen ditu bai zoruen, bai hondar, legar eta medeagarri organikoen laginak, joko eremu baten sustraitze eta drainatze geruzen osagai diren heinean lagin horiek ebaluatzeko. Futbolekoetan ez ezik, errugbiko, golfeko eta beste hainbat kiroletako zelaiak ere aztertzen dira.

Laborategiak arlo honetan eskaintzen dituen zerbitzuen artean aurkitzen dira baita ere hondar-gainazalen egonkortzea eta hainbat erabilerarako nahasketak.

Eskaera-orria

Laginen bidalketa

Lagina modu egokian hartzeko baldintzak (gutxieneko kopurua):

  • Analisi kimikoa egiteko, beharrezkoa da litro 1 lagin.
  • Analisi fisikoa egiteko, eta eskatutako parametroaren arabera, laginaren kantitate hauek beharko dira:
    • STRI granulometria, STRI hare-granulometria edo USGA granulometria: litro 1.
    • STRI eroankortasun hidraulikoa: 5 litro.
    • USGA eroankortasun hidraulikoa: 2 litro.
  • Harea eta zorua, edo harea eta medeapen organikoak, proportzio ezberdinetan nahastean, lortutako materialen propietateak aldatu egiten dira. Nahasketa ezberdin horien propietateak aztertzeko, osagai bakoitzaren kantitate hauek beharko dira: osagai nagusiaren (harearen) 10 litro eta beste osagaiaren (zoruaren edo medeapen organikoaren) 2 litro.

Ontzia:

Lagin bakoitza egoki identifikatu, eta gogoratu: EZ SARTU PAPEREZKO ETIKETAK POLTSEN BARRUAN.

Laginak modu egokian mantentzeko baldintzak:

ez da gordetzeko baldintza berezirik behar

Laborategian laginak uzteko egunak:

Astelehenetik ostiralera (8.00etatik 14.30etara)

Emaitzak jasotzeko epea

20 lanegun

Laborategian ezohiko lagin-kopurua erregistratzen bada, luzatu egingo da epea.

Emaitzen interpretazioa

Belar naturaleko kirol-zelaietan erabiltzeko hareei buruzko zehaztapenak, STRIren arabera

(* Sands for Sports Turf Construction an Maintenance, Dr. Stephen W. Baker - STRI -tik ateratako datuak, Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiaren ekarpenekin

Errugbi eta futbol-zelaiak

Orokorrean, lurzoruen zuzenketarako ale larriko harea erabili behar izaten da, hareaz bakarrik eginiko eraikuntzetarako baino larriagoa. Lur-zelaien berrelikatzeetarako erabili behar diren hareetan, material xeheetan konposaketa baxua edukitzea aholkatzen da. Hareaz bakarrik osaturiko sustraitze-geruzetan, ordea, erabili beharreko hareak eraikitzeko erabili denaren antzekoa izan behar du. Sustraitze-geruzan harea-lur nahasketak erabili badira, buztin edukiak %3 baino baxuagoa izan behar du, buztin+lohi edukiak %6 baino baxuagoa eta oso xehea den harea edukiak %15 baino baxuagoa.

Golf-zelaiak

Espainiako klimatologia dela eta, plubiometriak oso baxuak izaten dira. Honegatik, beste lurraldeetarako baino harea xeheagoa aholkatzen da. USGAren aholkuetan azaltzen den moduan, harea oso lodiak erabiltzea komenigarriagoa da, gehiegizko ura drainatzen baitute, lurzoruan ur gutxi atxikitzen delarik. Green-etan harea-lur nahasketak erabiltzea posible da, azkeneko harea edukia %90 baino handiagoa den bitartean. Lurra erabiltzen bada, honek hareatsu-buztintsua izan behar du eta partikulen %20 baino gutxiagok 0,002 mm-ko diametrokoak izan behar dute. Lur-harea konbinaketa honetan 0,063 mm-ko tamaina baino txikiagoak direnak %40 izan behar dute.