Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara
Landare Osasuneko Laborategiaren egiteko nagusia da landatutako landareek duten gaixotasun orori buruzko diagnostikoak egitea. Laborategian badago intsektuek, akaroek, nematodoek, onddoek, bakteriek eta birusek sortutako izurrite eta gaixotasunen zein fisiopatien diagnostikoa egiteko behar den ekipamendua. Baratzeko landareak, basoko landareak, fruta arbolak, landare apaingarriak, zelaiak eta larreak dira aztertzen ditugun landaketa talde nagusiak; landareen nahiz zoruen edo ureztatze uren analisiak egiten dira. Gainera, hainbat arazori buruzko argibideak ematen ditugu: belar txarrak nola sailkatu, etxeetan agertzen diren intsektuek edo pertsonei kaltea eragiten dietenek sortzen dituzten arazoak nola konpondu, egurrari erasotzen diotenekin zer egin eta abar...
Lagina (hartu beharreko gutxieneko kopurua):
Sagarrondoen izurriteei eta gaixotasunei buruzko argibide gehiago nahi izanez gero jo Web. Leiho berrian irekiko da. orri honetara.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.