Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara
Fraisoro laborategiak lurzoru hobetzaileen eta laborantzarako substratuen analisiak egiten ditu Europako Normalizazio Batzordeak (CENek) adostutako arau teknikoak jarraituz, eta arau horien sorreran parte hartu zuen, hain zuzen ere. Gainera, konposta, simaurra eta, oro har, hobetzaile eta ongarri organiko bezala erabilitako produktuak ere aztertzen ditu laborategiak; besteak beste, 506/2013 Errege Dekretuak biltzen dituen ongarrietako batzuk.
Material horiek hainbat aplikaziotan erabili daitezke, eta hurrengo kategorietan elkartu ohi dira:
2010eko uztailaren 14ean laborantzako substratuei buruzko 865/2010 Errege Dekretua argitaratu zen eta bertan Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia laborantzako substratuen analisi fisikoak egiteko Erreferentziako Laborategi Nazional izendatzen da.
Laborantzarako substratuetan (zohikatza, enbor azala eta antzekoak), normalean, propietate fisikoen inguruan egiten dira saiakuntzak (porositatea, aireztapena, ur-euspena, etab.), emankortasunaren inguruan baino gehiago, horiexek baitira kalitate irizpideek kontuan hartzen dituztenak. Hobetzaile organikoetan, aldiz, parametro garrantzitsuenak ongarritze gaitasunarekin lotutakoak dira. Arlo honetan aztertzen dira baita ere konpostak eta beste hainbat material (hondarra, enbor azala, perlita...), bai substratu moduan, bai hobetzaile moduan, aurreikusitako funtzioaren arabera.
Fraisoroko Laborategiak ENACek emandako 434/LE857 zk. egiaztapena du, egiaztapen zerrenda kontsultatu ahal izateko, ikus ENACen web orria.
Analisiaren eskaera egin aurretik argibideak behar izanez gero, laborategiarekin harremanetan jarri behar da, lagin hartzea oso desberdina izan baitaiteke, baita egin beharreko analisi mota ere
Lagin-hartzea (gutxieneko kantitatea):
Parametro fisikoak aztertzeko ( UNE-EN 13041 ), 20 litro lagin behar da; parametro fisiko-kimikoak aztertzeko, berriz, 5 litro (ikusi eskaera-orria). Gehiegizko bolumena duten laginak ez dira onartuko, ez baitago azpilaginketa egokia bermatzerik.
Ontzia:
Lagin bakoitza egoki identifikatu, eta gogoratu: EZ SARTU PAPEREZKO ETIKETAK POLTSEN BARRUAN.
Laginak modu egokian mantentzeko baldintzak:
Ez dago lagina gordetzeko baldintza berezirik.
Laborategian laginak uzteko egunak:
Astelehenetik ostiralera (8.00etatik 14.30etara)
20 lanegun
Laborategian ezohiko lagin-kopurua erregistratzen bada, luzatu egingo da epea.
Parametro fisikoak aztertzeko (porositate-osoa, ageriko dentsitate lehorra, benetako dentsitatea, aire-bolumena, ur-bolumena eta uzkurdura aztertzeko), ondorengo epeak bete behar dira (UNE-EN 13041 arauak aginduta) :
Hortaz, 10 egun behar dira, gutxienez, prozesu osoa betetzeko; ezinbestekoa da, gainera, analisia astelehenetan edo ostegunetan hastea. Bestalde, UNE-EN 14041 arauak 4 errepikapen eskatzen ditu; hori kontuan izanda, laborategiko tresneriak 4 laginekin batera bakarrik lan egiteko aukera ematen du. Parametro fisiko horiek 4 lagin baino gehiagotan aztertu behar badira, luzatu egingo da emaitzak jasotzeko epea.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.