Curriculum Vitae-a bidali baino lehen, ondorengo hau irakur ezazu.

Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiak Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio. Laborategian orain lan egiten dutenek, edo etorkizunean bertan lan egingo dutenek, administraritza publikoetan derrigorrezko diren frogak gainditu dituzte edo gaindituko dituzte.

Administraritza honetako langileriaren hautapena ezin da zuzenean egin, 1989/6 Legean, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoan aurreikusitako prozedura bidez egin behar da.

Aipaturiko araudia betez, bai plaza hutsak behin-betiko betetzekotan, bai lan-poltsa bidezko hautapen prozesuetan, dagokien deialdiak gutxienez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Foru Aldundiko iragarki taulan argitaratuak izango dira.

Hala ere, lan eskaintza publikoei buruzko informazio zehatzagoa nahi izan ezkero, Gipuzkoako Foru Aldundiko web orrian begiratu dezakezu edo gure telefono zenbakira deitu (943113344) eta interesatzen zaizun deialdi publikoari buruzko informazioa emango dizugu.

Beraz, laborategi honetara Curriculum Vitae-a bidaliz gero laborategi honetan lana lortzeko aukerarik ez dago.

Lagungarria izan al duzu?

Laborategiko lan-ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 7:30etatik eguerdiko 14:30etara da. Ondoren agertzen diren aste barruko jaiegunetan laborategia itxita dago.

2024. urterako jaiegunak ondorengoak dira:

Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna

Urtarrilaren 6a, Errege eguna

Martxoaren 28a, Ostegun santua

Martxoaren 29a, Ostiral santua

Apirilaren 1a, Pazko astelehena

Maiatzaren 1a, Langileen eguna

Uztailaren 25a, Santiago Apostolua

Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna

Irailaren 9a, Zizurkilgo jaia

Urriaren 12a, Pilarreko Ama Birjinaren eguna

Azaroaren 1a, Santu guztien eguna

Abenduaren 6a, Konstituzio eguna

Abenduaren 25a, Eguberri eguna

Lagungarria izan al duzu?

Laborategia Fraisoro Finka izeneko zonaldean dago kokaturik, "Itsasmendikoi Fraisoro" nekazal eskolatik gertu.

  • Hezkuntzako hainbat ikastaro
  • Lorategiak, landareak, abeltzaintzarekin zerikusia duten gaiak...

"Itsasmendikoi" nekazal eskolaren gaiak dira eta bertako telefono zenbakia 943-692162 da. Bertara deitu eta informatuko zaituzte.

Lagungarria izan al duzu?

Urtero, Lehendakaritza eta Foru Administraritzako Saileko Funtzio Publikoko Zerbitzutik zundaketa bat burutzen da Gipuzkoako Foru Aldundiko sail guztien artean. Zundaketa honen helburua hurrengo ikasturtean praktiketan egongo diren ikasleak hartzeko prest dauden zerbitzuak ezagutzea da.

Jasotzen diren eskaera guztien artean ikasturte bakoitzerako Praktiketako Programa bat osatzen da eta hau onartu ostean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hezkuntzarako hitzarmena sinaturik duten Zentroentzat (ezinbesteko baldintza) praktikak eskaintzen dira.

Ikasleen hautapena zentroak egingo du eta eskaeran zehazturiko irizpideak jarraituko ditu (berezitasunen bat eginik edukitzea, gainerako tituluren bat edukitzea, hizkuntzak...)

Subentzio modura, Foru Aldundiak hileko kopuru bat eskaintzen dio ikastetxeari; kopuru hori urtero onartua izaten da eta ikasleak ikastetxearen bidez jasotzen du.

Lagungarria izan al duzu?

Ohiko bezeroa ez bazara, analizatzen ditugun zehaztapenak ikus itzazu web orri honetan, hauen prezioekin batera. Gainera, bertan aurkituko dituzu analisiak eskatzeko beharrezkoa den eskaera-orria edo inprimakia.

Eskaintzen ditugun zehaztapenen artean behar duzun analisiren bat badago, mezu bat bidali laboratorio@gipuzkoa.eus posta elektronikora eta eskatzen duzun hori laborategian egitea posible den edo ez erantzungo dizugu. Zure eskaria onartzea posible ez bada, analisi hori egin dezakeen beste laborategiren baten helbidea emango dizugu.

Lagungarria izan al duzu?