Zentzumen analisia

Elikagaien zentzumen analisia diziplina zientifiko bat da, elikagai baten ezaugarri batzuk definitzeko, neurtzeko, analizatzeko eta interpretatzeko aukera ematen duena, bere zaporea, usaina, kolorea eta testura bezalako zentzumenen bitartez.

Gainerako zehaztapen analitikoak ez bezala, (teknika instrumental desberdinen bitartez laborategian burutzen direnak), zentzumen ebaluazioaren oinarrizko erreminta gizakia da, ebaluatzaile talde baten bidez (epaileak, dastatzaileak edo panelistak bezala ezagututa), Dastatze-talde bat sortzen dutenak.

Zentzumen ebaluazioa elikagaien kalitate kontrolean erabiltzen da, merkatura irteten den elikagai berri baten konparazioan, elikadura teknologian produktu berri bat ebaluatzen saiatzen denean, eta abar.

Laborategian eginiko sagardoaren zentzumen bidezko analisiaren emaitza, ondorengo dastatze metodoa jarraituz lortzen da:

Anexo I_601

 

 

OHARRA: EMAITZEN TXOSTENAREN ALDAKETA Zentzumen Analisien emaitzen txostenaren formatua aldatu berri da. Aurrerantzean, lehen agertzen zen puntuaketa osoa ez ezik, ebaluaturiko ezaugarrien emaitza ere agertuko da.

 

Bi Zentzumen analisi mota daude:

  • Kontsumitzaile azterketak, kontsumitzaileen onargarritasuna eta lehentasunak ezagutzeko, elikagaia zuzendu nahi den merkatuaren antzeko profilaz ez entrenatutako panelistekin burutzen direnak.
  • Azterketa analitikoak, informazioa elikagai jakin baten ezaugarrien gainean era objektibo eta erreproduzigarria ematen dutenak, eta nahitaez behar bezala aukeratutako eta entrenatutako gizabanako talde batek egin behar dituenak.

2013an Fraisoroko Ingurumen eta nekazal Laborategiak Zentzumen Analisiko arloa sortu du, Gipuzkoako nekazaritza eta elikagaien sektoreko eragile desberdinei aholkularitza zerbitzua ematea helburu duena. Lehen fase batean sagardo naturalaren sektore ekoizlean zentratu du bere jarduera. Zentzumen ebaluazioko oinarrizko tresna bezala, Sagardoaren Dastatze-taldea sortu da, hurrengo prozesuaren bidez:

  • Aditu Batzordearen sorrera, enologoek eta Gipuzkoako Sagardo produktoreek sortuta.
  • Ebaluatzeko parametroak eta ebaluazio prozedura (Normas de Análisis Sensorial del Panel de Cata-Rev2) aipatutako Komisioak definitzea.
  • Sektoreko eragileen artean, deialdi egokien ondoren, heziketa eta ebaluazioko saio desberdinak ospatu dira, kualifikatutako 20 dastatzaile baino gehiagoko aukeraketarekin burutu direnak.

2013ko otsailetik, Sagardoaren 8 lagin dastatzeko Dastatze-talde desberdinen saioak (kualifikatutako 5 dastatzailek sortuta) astero, gutxienez, ospatu dira. Lehen aldiz, 2013ko maiatzean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Sagardoaren XII. Lehiaketan, finalerako baimenerako hautagaien aukeraketa Dastatze-taldeak eraman du.

2014ko uztailaren 18an, Fraisoroko Nekazal eta Ingurumen laborategiko Sagardoaren Dastatze panelak, ENACeko egiaztapena lortu du sagardoaren zentzumen bidezko analisian. Hau lortzen duen lehenbiziko laborategia izan da UNE EN ISO 17025 arauaren arabera. Egiaztapen edukia kontsultatu ahal izateko, ikus ENAC-en web orria.

Eskaera-orria

Laginarekin ondorengo artxiboan datorren eskaera bete behar da.

Lagin bidalketa

Kantitate minimoa:

Zentzumen analisia egiteko 4 sagardo botila gutxienez behar dira. Botila hauek erreferentzia egokiak eduki beharko dituzte. Erreferentzia hauek lortutako kalifikazioarekin batera entsegu txostenean agertuko dira.

Laborategian laginak uzteko egunak:

Astelehenetik ostiralera (8.00etatik 14.30etara)