Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 14:30etara
Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiak, GFAk ezarritako pausoak eta bere zerbitzuen hobekuntzarako ildoari jarraituz, zenbait bide hasi ditu.
Bide hauen artean, laborategiak bere Zerbitzu-karta argitaratu du. Dokumentu hauek foru departamentu bakoitzeko administrazio-unitateek garatzen duten jarduera laburtzen duten dokumentuak dira, eta ondorioz, horien jardueraren laburpen bat dira. Beren helburua da kanpoaldera eskaintzen diren zerbitzuak ezagutaraztea, jendaurreko laguntza eta arretako zerbitzuen oinarrizko informazio-maila bermatzea, eta herritarrek izapide administratiboak ezagutu ditzaten bultzatzea.
Fraisoro Laborategiko zerbitzu Kartak, 2012ko irailean Q-epea zigilua lortu zuen eta 2018an berritu egin du. Bere lanaren kalitatearen berri ematen duen tresna honek Fraisoron eskaintzen den zerbitzuaren maila azaltzen du.
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.