Gaztegunek hainbat baliabide eskaintzen dizkie gazte eta elkarteei. Batetik, bilera-gelak edo erabilera anitzeko aretoa, eta, bestetik, materialak. Gazteguneko gehieneko aforoa 90 pertsonakoa da.
Ezagutzen dituzu Gazteguneren aukerak?
Gazteguneren asmoa da bertan gazteek beraien ideiak garatu ahal izatea, komunitatearekin harremanetan. Gaztegunea, zure gunea.
1. gela: 15-20 pertsonarentzako bilera-gela. Arbela, wifi konexioa, berogailua...
2., 3. eta 4. gelak: 12-15 pertsonarentzako bilera-gelak dira, arbelez, wifi konexioaz eta berogailuz hornituak. Gainera, armairuak dituzte elkarteek erabiltzeko.
5. gela: 8-10 pertsonarentzako bilera-gela txikida da. Beste bilera-gela guztiak bezala, arbelaz, wifi konexioaz eta berogailuz hornituta.
8., 9. eta 10. gelak: 2. solairuan bilerak egiteko 3 gela txiki aurkituko dituzue, 5-7 pertsonarentzat.
Erabilera anitzeko gela 90 pertsonarentzako aretoa da. Ikastaroak, tailerrak, prentsaurrekoak, aurkezpenak... egiteko prestatuta dago: 2 telebista, mikrofonoak, proiektorea, ordenagailu eramangarria, wifi konexioa eta aire egokitu edo berogailua. Gainera, hiru zatitan banatu daiteke panelen bitartez.
|
Gaztegunen elkarteetako gazteek 19 armairu eta 39 takila dituzte materiala gordetzeko. Bestalde, ikus-entzunezko baliabideak ere erabili ditzakete: ordenagailuak, telebistak, tabletak, mikrofonoak, proiektorea, etab..
Helbidea
Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia
Telefono zenbakia
900 110 111.
Neguko ordutegia, astelehenetik ostiralera: 16:30-20:30, aurrez aurreko eta telefonoko arreta. Goizez, telefonoko arreta 10:30etatik 14:00etara.
Uztaila eta abuztua,astelehenetik ostiralera: arratsaldez itxita. 9:30-14:00 aurrez aurreko eta telefonoko arreta.
Harremana