18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da hau, lana / bizitza binomian bigarrena ardatz duena. TREBA gazteak programaren asmoa da beren emantzipazioko, garapeneko eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortu eta finkatzea.
Gazteekin batera focus group metodologiaren bitartez diseinatutako prestakuntza da, 50 gazte baino gehiagoren iritzia kontuan hartu delarik. Gainera, programan parte hartzen duten udalek ere inkesta zabaldu dute beren herrietako gazteen artean. Horren guztiaren emaitza gazteentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren gai ezberdinei buruzko pilula laburrak dira.
Gazteek beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunetan gabezia edo hutsune nabarmenak dituzte, eta gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.