Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Zure ideia

Zure ideia


 

Gaztea bazara (18-30 urte) eta buruan bueltaka dabilkizun ideia bat baduzu, Gaztegune Plusen egi bihurtzen lagunduko dizugu.

Oinarrizko baldintzak

GaztegunePlusen aholkularitza eta laguntza jaso ahal izateko honako oinarrizkoa badintzak betetzea derrigorrezkoa da: 

  1. Zure ideia izatea.
  2. Zure herrian, auzoan, komunitatean dagoen behar bati erantzutea.
  3. Irabazi asmorik gabeko ideia bat izatea.

 

Zerri buruzko proiektuei buruz ari gara?

Gakoa da gizartean eragin positiboa izan dezakeen ideia bat izatea, ondoko gaiei buruzkoa: artea, kultura, ingurumenaren zaintza, jasangarritasuna, genero-berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna, gizarte edo komunitatearen eraberritze-proiektuak.

Nola egingo dugu?

Zure ideia garatzetzeko, beharrezkoa duzun laguntza emango dizugu. Horretarako, 4 lan-saiotan parte hartzea aski izango da eta, bertan  forma emango diogu zure ideiari.

Zein fase ditu proiektuak?

Buruan duzun ideia hori aurrera eraman nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke. Ideia hori proiektu bihurtzen lagunduko dizugu, 4 fase igaro ondoren proiektua definitua izan dezazun:

  • 1. fasea. Ideien lanketa: lehenengo pausoa da garatu nahi den ekimenaren ideia argi izatea: helburuak zeintzuk diren, eskaini beharko zaion denbora eta esfortzua...; halako gauzak kontuan hartu behar dira eta  ezinbestekoa izango da hori lantzea.
  • 2. fasea. Gaitasunak: zein ekimen garatu nahi den ondo zehaztu ondoren, horretarako behar diren gaitasunak baditugun ikusi behar da. Proposatzen den ekimena gure gaitasunetara egokitzen den ikusi behar da eta, hala ez bada, eskuratu egin beharko ditugu.
  • 3. fasea. Baliabideak/kudeaketa: ekimena garatzeko beharrezkoak diren baliabideak nola lortu aztertuko da. Gaztegune Plusek berez eskaintzen dituen baliabideez gain (aholkularitza teknikoa, azpiegitura-baliabideak...), gizartean dauden bestelako laguntza batzuk ere ezagutuko dira.
  • 4. fasea. Komunikazioa: edozein ekimen aurrera eramateko, batez ere gazteentzako ekimenak badira, berebiziko garrantzia izango du komunikazioak. Hori dela-eta, saio berezi bat eskainiko zaio komunikazioaren gaiari. Horretarako, komunikazio eraginkorra egiteko laguntza jasoko da, behar izatekotan, gaiari buruzko prestakuntza bereziarekin.

Proiektuaren faseak

Proiektu bat sortzeko honako faseak izango dira kontuan. Behin hauek eginda, proiektuaren eta ebaluazioaren  unea izango da: