Atzealdea #CovidUnder19: nola bizi izan dute haurrek pandemia?
2020/06/30
UNICEFeko Ciudades Amigas-ek #CovidUnder19 inkesta jarri du martxan, gaur egun osasun-krisiaren ondorioz haurrek izan dituzten eta aurre egin behar izan dieten esperientziak argitzeko, baita etorkizunari begira ere beren ahotsak eta kezkak entzuten direla bermatzeko, haiek babesteko erantzunean eragin ahal izateko.
Inkestak galdera batzuk egiten ditu jakiteko zer egoeratan pasatu duten berrogeialdia haurrek (norekin eta non bizi diren, zer eratako Internet duten...), zein senide eta lagunekin harremanetan egon diren, haien osasun- eta gogo-aldartea, jolasteko edo berrogeialdian parte hartzeko eskubidea erabili duten, inguru segurua izan duten edo behar adinako higiene-neurriak izan dituzten, baita zer nolako pertsonen babesa ere izan duten.
Uztailaren 2ra arte egongo da zabalik inkesta, eta parte hartu nahi baduzu, Facebook Messenger edo Whatsappen bidez egin dezakezu (+66 800 249 442).