Atzealdea 116 111 telefonoak 444 kontsulta izan ditu 2019ko lehen sei hilabeteetan

Euskadiko haurrak eta nerabeak laguntzeko xedea duen zerbitzuak datu esanguratsuak aurkeztu ditu irudi-marka aldatu duela aprobetxatuz

2019/07/19


116 111 telefonoak, Euskadiko haurrei eta nerabeei laguntzeko zuzenduta dagoen telefono bidezko zerbitzuak erakunde-irudi berria aurkeztu du, 18 urtetik beherako gazteak xede dituelarik.

Haurrei eta nerabeei laguntzeko telefonoak, zerbitzua aurrera eramateko baliabide gehiago aurkeztu ditu, hala nola, sare sozialak, postontzi elektronikoa eta newsletter bat. 116 111 zenbakiaren bidez, “ematen zaie arreta nagusiki gure adingabeek edo inguruan dituzten helduek izan ditzaketen arazo, kezka edo zalantzei” aipatu dute Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburutik.

Pasa den 2018an, zerbitzu honen bitartez, 116 111 telefonoan 843 kontaktu izan ziren eta, horien ondorioz, 979 kontsulta; beraz, Euskadin 2010ean ezarri zenetik ezarpen handieneko bigarren ekitaldia izan da. Sailburuak esan duenez, 2019ko lehen sei hilabeteetan, 381 kontaktu jaso dira eta, horien ondorioz, 444 kontsulta egin dira. Gainera, lehen seihileko honetan, guztira 959 argitalpen egin dira, zerbitzuaren sare sozialen eta blogen bidez.

Orain, zerbitzu “gaurkotua eta eraginkorra” zabaltzen jarraitzeko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Zeuk Esan marka berritu du, eta material berriak argitaratu ditu, adingabeen artean zabaltzeko asmoz.

116 111 zerbitzua, lantalde profesional handi batek osatzen du, eta haur edo nerabeen ahultasun- edo babesgabetasun-egoera baten berri emateaz gain, prebentziorako zerbitzua ere bada, isilpekoa eta konfiantzazkoa. Haren bidez, ume eta nerabeek egoera zailari, arazo txiki edo handi bati aurre egiteko beste baliabide bat dute.