Atzealdea TREBA Gurasoak programak 134 hitzaldi eta tailer programatu ditu Gipuzkoako 65 udalerritan
2023/11/13
Tresna arin eta eraginkor bat izan nahi du, guraso izateko ezagutza garrantzitsuak transmititzeko lurralde osoan, hainbat eragileren lankidetzarekin. Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa da. Harreman afektibo osasuntsu, babesle eta egonkorrak sustatzen ditu; errutinetan eta ohituretan egituratutako heziketa ingurune bat sortzen du; estimulazioa, babesa eta ikasteko aukerak eskaintzen ditu; haurren eta nerabeen lorpenak eta gaitasunak aintzatesten ditu, eta laguntza ematen die haien eguneroko bizitzan.
«Irailean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzatik udalen esku jarri genuen 16 hitzaldi eta 12 tailerretako katalogo bat, interesa duten udalerrietan burutzeko, horrela guraso, guraso elkarte, ikastetxe eta herrietako bestelako hezkuntza eragileen eskaeretara hurbiltzeko, haiek gaiaren inguruan adierazitako kezka eta beharren arabera», Álvarezek adierazi duenez.
Sortu zenetik, programak harrera ona izan du hezkuntzako profesionalen, gurasoen eta udalen artean. Urrian amaitu zen hautagaitzak aurkezteko lehen epea, eta lurraldeko 65 udalerriren eskaerak jaso ziren, guztira 218 hitzaldi eta tailer egiteko. Horiek azaroan hasi eta ekainera arte luzatuko den programazioan txertatu dira.
Gehien eskatu diren hitzaldiak gai hauen ingurukoak dira:
Gai bakoitza bi formatutan garatu daiteke: hitzaldiak eta tailerrak. Hitzaldiek ordu eta erdi inguru iraungo dute, eta tailerrek, berriz, lau ordu, bi saiotan banatuta. Hitzaldian lantzen dena sakonago garatuko da tailerrean; nolabaiteko jarraipena emanez. Nolanahi ere, jarduera independenteak dira, eta ez da beharrezkoa hitzaldira joatea tailerra egin ahal izateko.
Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gurasoak
Programa honen bidez, bete nahi dira Gipuzkoako gazteen hezkuntzako balizko hutsuneak, zenbaitetan, hezkuntza formaleko prestakuntza ibilbideak amaitu ondoren (arrakastaz edo gabe) adierazten baitute gabezia edo hutsune nabarmenak dituztela bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunei dagokienez edo beren prestakuntza osatu behar dutelako oinarrizko curriculum diseinuan ez dauden oinarrizko gaitasunekin (soft skills).
Prestakuntzako eskaintza honek lagunduko die Gipuzkoako 18 eta 30 urte arteko gazteei beren ahalduntze prozesua burutzen eta lana/bizitza binomioa orekatzen. TREBA Gazteak prestakuntza bideratzen da emantzipazio, garapen eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortzera eta sendotzera, gazte izatetik abiatuta.
Azaroan eta abenduan hitzaldiak emango dira Zegaman, Azpeitian, Urnietan, Orion eta Ordizian. Hainbat gai landuko dira, hala nola osasun mentala, sexualitatea, ludopatia, suizidioa, familia-ekonomia edo adimen emozionala. Hauek dira hilabete honetan programatu direnak: Sexua, sexualitatea eta erotika: nolakoa da nire sexualitatea?
Egunak eta lekua: azaroaren 17a eta 24a, Zegaman (Herriko antzokia).
Trebatzailea: Eider Goiburu.
Helburu orokorra: plazerean, zaintzan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzen laguntzeko gakoak eskaintzea.
Eguna eta lekua: azaroaren 22an Azpeitian (Basozabal Jauregia) eta azaroaren 24an Orion (Kultur Etxea).
Trebatzailea: Ainhoa Urretagoiena.
Helburu orokorra: Tailer honen bidez, elkar hobeto ulertzen saiatuko gara. Hainbat dinamika eginez, autoezagutzaren bideari ekingo diogu, gure osasun mentala hobetzeko.
Eguna eta lekua: jardunaldi berezia Josu Vianarekin, Ordizian (Herriko antzokia).
Helburua: Gazteei ludopatiari buruzko lehen eskuko esperientzia ematea, jokoarekiko adikzioa prebenitzeko eta kontzientziatzeko.
Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gazteak
Jarraitu gure sareak