Atzealdea Zabalik "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programaren 30. edizioan izena emateko epea
2024/01/12
Euskadiko Gazteak Lankidetzan, 22 eta 30 urte bitarteko gazteentzako programa bat da. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatzen dute, eta Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea eta herrien eta kulturen arteko elkartasun-kultura sustatzea du helburu.
Hiru hilabetez, EAEko gazteek, besteak beste, hezkuntzarekin, berdintasunaren sustapenarekin edo nekazaritzarekin zerikusia duten lankidetza-proiektuetan parte hartu ahal izango dute Amerikako, Afrikako edo Asiako hainbat herrialdetan.
Programan parte hartzeko behar diren profilak askotarikoak dira: begirale-titulua duten pertsonak, mekanikako ikasketak, elektrizitatea, ingeniaritza, berdintasuna, irakasle-ikasketak, psikologia eta erizaintza, besteak beste; edo musika-tresna bat jotzen edo janaria prestatzen dakitenak, adibidez.
Programan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da 1994 eta 2002 artean jaio izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea 2023ko abenduaren 19a baino lehen, eta proiektua garatzen den herrialdeko hizkuntza ezagutzea.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 14an amaituko da. Eskaera www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen izena emateko inprimakiaren bidez egin beharko da, identifikazio elektronikoa erabiliz. Datu hauek eskatuko dira:
Lehen fase honetan ez da beharrezkoa dokumenturik igotzea, aurrez hautatutako pertsonek bakarrik egin beharko dute.
Jarraian, 2024rako faseak eta egutegia ikus daitezke:
Jarraitu gure sareak