Atzealdea Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahairako izena emateko epea zabalik

18 eta 30 urte bitarteko ehun bat gaztek Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako film laburrik onena aukeratuko dute eta unibertsitateko kredituak jaso ahal izango dituzte

2024/02/08



 

Aurten ere, Donostiako Udalak Giza Eskubideen Zinemaldiaren 21. edizioa antolatu du apirilaren 12tik 19ra Donostian. Ohikoa den bezala, 18 eta 30 urte bitarteko ehun gazte inguruk Gazte Epaimahaiaren parte izateko aukera izango dute: Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako film laburrik onena aukeratzeaz arduratuko dira.

Aurreko urteetan bezala, gazte-epaimahaiko kidea izateak onura batzuk izango ditu:

  • Jaialdiko saio bakoitzera joan ahal izateko sarrera
  • Gazteen epaimahaian parte hartu izana ziurtatzen duen diploma*
  • ECTS ziurtagiri bat, jaialdiari eskainitako orduekin (UPV/EHUko, Arrasateko eta Deustuko unibertsitateetako ikasleentzat).*
  • Zinemaldiko filmei, jarduera paraleloei (erakusketak, hitzaldiak, solasaldiak...) buruzko informazio guztia.

* Diploma edota ziurtagiria jasotzeko, proiekzioen % 80ra joan behar da, gutxienez.

 

Nola izan gazte-epaimahaikidea

Gazte-epaimahaian parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da martxoaren 15a baino lehen webgunean izena ematea. Martxoaren 19an egingo da kideak hautatzeko zozketa (beharrezkoa bada), eta posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie hautatutako pertsonei eta itxaron-zerrendan daudenei.

 

Oinarriak

Izen-emateak

 

 

 

Jarraitu gure sareak