Atzealdea 2024ko Europako Gazteriaren Astea: Ahotsa eman zure ikuspegiari
2024/02/14
Europako Batzordeak bi urtean behin antolatzen du Europako Gazteriaren Astea. Topaketaren helburua gazteen konpromisoa da parte-hartzea eta herritartasun aktiboa Europa osoan ospatzea eta sustatzea. Oso aukera ona da gazteek Europar Batasunak eta bere politikek eskaintzen dituzten aukerei buruz gehiago jakin dezaten.
Aurten, Europako hauteskundeak direla-eta, topaketak bi hilabete lehenago egingo dira, eta funtsezko gaiak demokrazia eta hauteskundeak izango dira. Horrelako ekitaldiak aukera ezin hobea dira gazteek garrantzia duten gaiei buruz beren iritzia emateko.
Aurtengo leloa da "Ahotsa eman zure ikuspegiari" eta, beraz, demokrazia praktikan jartzea izango da topaketaren funtsa. Momentua da Europako gazteak gizartean are gehiago inplika daitezen, beren ahotsa eta botoa emateko eskubidea balia ditzaten.
Jardueraz eta eztabaidaz betetako aste honetan parte hartzen dutenek aukera hauek izango dituzte:
Jarraitu gure sareak