Atzealdea Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen alorreko dirulaguntzen 2024ko deialdia

Argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen-alorrean ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

2024/05/27


 

Argitaratu berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritza Nagusiak haur, nerabe eta gazteen sustapen alorrerako ematen dituen dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia.

Hurrengo ildoetan egin daiteke eskaera:

  • D Lerroa: Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak

D LERROAREN EPEA: 2024ko ekainaren 24a.

DEIALDIA (GAO, 100, 2024ko maiatzaren 24an)

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko dirulaguntzak. D lerroaren (Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteei zuzendutako planak eta jarduerak garatzea) 2024ko deialdia.

ESKAERA EGITEKO maiatzaren 25etik aurrera:

Deialdiaren informazioa eta eskaera-orriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eta gipuzkoangazte.eus webgunean.

 

A, B, C LERROEN ESKAERA-EPEA AMAITU DA.

DEIALDIA (GAO, 55, 2024ko martxoaren 18an)

  • A Lerroa: Udalekuak eta kanpaldiak antolatzeko dirulaguntzak
  • B Lerroa: Astialdi eskolen urteko jarduera-programa gauzatzeko eta antolaketa egitura mantentzeko dirulaguntzak
  • C Lerroa: Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte-erakundeen antolaketa-egitura mantentzeko dirulaguntzak

FA-KG-2024-0080 Foru Agindua, martxoaren 4koa, Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko A, B eta C lerroen dirulaguntzen 2024ko deialdia onartzen duena.

 

 

DIRULAGUNTZAK:

 

 

Jarraitu gure sareak