Atzealdea Auzolandegietan (2024) aurreinskripzio epea zabalik da apirilaren 18ra arte

Aurreko urtean bezala, 14-17 urteko nerabeek eta 18-26 urteko gazteek programan parte hartu ahalko dute

2024/04/09



Auzolandegiak gazte-boluntariotzako programan aurretiko izen-emate epea martxan da. Apirilaren 18ra arte Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren gazteek izena eman dezakete. Programa honen bidez, hainbat jatorritako gazteek konpromisoa hartzen dute gizarte-proiekzioko lan bat garatzeko, borondatez eta eskuzabaltasunez.

Parte-hartzaileak bi multzotan bereizten dira adinaren arabera: adingabeak, 14-17 urte bitarteko nerabeak, eta adin nagusikoak, 18-26 urte bitarteko gazteak. Adin nagusiko aniztasun funtzionala duten gazteen kasuan, 30 urte arte parte hartu ahal izango dute programan.

Badira bi urte, 14-17 urte bitarteko nerabeek lehen aldiz Auzolandegietan parte hartu zutenetik. Aurten, Eusko Jaurlaritzak antolatutako 12 auzolandegietatik 3 haientzat izango dira

Auzolandegiak bi astetik lau astera iraun dezake, eta ekintza osagarriekin konbinatuz, baloreak sustatzen dira: bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, kulturarteko ikaskuntza, etab. Auzolandegiak Euskadin, beste erkidego batetan edo nazioartean egin daitezke.

Izen-emate irekiak

Aurreinskripzioa egiteko ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta 14-26 urte bitarteko gaztea izatea. Gainera, B@KQ identifikazioa edukitzea ere beharrezkoa izango da telematikoki izena eman ahal izateko.

Auzolandegietan izena emateko epea apirilaren 18ra arte egongo da irekita.

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

Jarraitu gure sareak