Atzealdea Apirilak 17, Gazte Informazioaren Europako Eguna

Aurten, Europako kanpainaren ardatza gazteek bizitza publikoan eta demokrazian duten parte-hartze aktiboa da

2024/04/17


 

Apirilaren 17an Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatzen da: funtsezko data da Europako gazte-informazioko zerbitzuen garrantzia nabarmentzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak urteak daramatza lanean egun honetako aldarrikapen eta aitorpenekin bat eginez.

Gazteentzako Informazio eta Aholkularitzako Europako Agentziak (ERYICA-k) data hori ezarri zuen gazteek informazio objektiboa eta fidagarria jasotzeko duten eskubidea eta gizartean aldaketa-eragile gisa duten eginkizuna nabarmentzeko.

 

Gazteen parte-hartzeari eta demokraziari buruzko Europako kanpaina

Urtero bezala, Europako agentziak kanpaina bat jarri du martxan. Aurten, Europako hauteskundeekin bat eginez (ekainaren 6tik 9ra), eta Europako 37 herrialdetako beste bozketa nazional eta erregional batzuekin batera (horien artean Euskadi), ERYICAk #walkthetalk kanpaina abiarazi du, gazteek bizitza publikoan eta demokrazian parte-hartze aktiboa izan dezaten.

Gazte Informazioaren Europako Eguna aukera paregabea da etorkizuneko belaunaldiak ahalduntzeko, pentsamendu kritikoa sustatzeko eta gure orainari eta etorkizun partekatuari forma ematen laguntzen duten ahotsen aniztasuna ospatzeko. Demokrazia indar bultzatzaile gisa hartzean, belaunaldi informatu eta konprometitu bat lantzen da, bere botere demokratikoa konfiantzaz eta erantzukizunez erabiltzeko prest dagoena.

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

Jarraitu gure sareak