Atzealdea Eskubideak ikasten: 14 eta 16 urte bitarteko Euskadiko gazteentzako lehiaketa

Maiatzaren 31ra arte parte har dezakete giza eskubideei buruzko bideo bat TikTokera igoz

2024/04/24


 

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Unesco Etxearen laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, lehiaketa bat antolatu du gazteen artean giza eskubideen gaiari buruzko hausnarketa eta sorkuntza pizteko.

 

Nola parte hartu

  1. Giza eskubideei buruzko 20 segundo eta minutu 1 bitarteko bideo bat sortzea.
  2. Bideoa TikToken argitaratzea, #eskubideakikasten traola erabiliz eta @eskubideakikasten aipatuz.
  3. Webguneko formularioa betetzea
  4. Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 31 da

 

Nork har dezake parte?

  • 14-16 urteko gazteek 
  • Gipuzkoan, Bizkaian edo Araban bizi direnek
  • Banaka, binaka edo taldean parte har dezakete.
  • Bideoa euskaraz, gaztelaniaz edo bi hizkuntzetan egin daiteke.

 

Saria

Kategoria bakoitzak (euskarakoa zein gaztelaniakoa) sari bat izango du. Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketako kategoria batean edo bietan parte hartu ahal izango du. Sari gisa opari-txartel bat jasoko du Txalaparta argitaletxearen dendan trukatzeko.

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

Jarraitu gure sareak