Atzealdea Gaur hasiko da GFAren Gipuzkoako gazte lankideentzako 2024ko beka-deialdia

Bekak 18 eta 30 urte bitarteko gazteen hainbat gasturi aurre egiteko dira, boluntariotza GKE batekin batera egiten badute. Eskaerak maiatzaren 15era arte egin ahal izango dira.

2024/04/25


Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak, gazte gipuzkoarrentzako lankidetza-beken deialdi berria zabaldu du. Aldundiak 20.000 € bideratzen ditu GKE batekin batera atzerrian boluntario-lanak egin nahi dituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. 2.000 €-ko laguntza jaso ahal izango du, gehienez gazte kooperante bakoitzak, 3 hilabete arteko iraupena duten proiektuetarako.

 

Beka horien helburua da Gipuzkoan bizi diren eta lankidetzan interesa duten gazteek, errealitate ezberdinak zuzenean ezagutuz, balio solidarioetan heztea. Beste testuinguru kultural, sozial eta ekonomikoetan lehen pertsonan bizitako esperientziei esker, parte-hartzaileek beren elkartasun-balioak sendotu eta garatzen dituzte. Maiatzaren 15a izango da bekak eskatzeko azken eguna eta Internet bidez aurkeztea hobetsiko da.

Dirulaguntza eskatzeko baldintzak:

  •  Eskaera egiten den urteko abenduaren 31n 30 urte bete gabeak izatea eta 18 urte baino gehiago izatea.  
  •  Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein herritan bizitzea    
  •  Bekak edota laguntzak jasotzeko ezgaituta ez egotea

 

Beka hauek diruz lagundutako gastuak:

  • Joan-etorriko gastuak, Gipuzkoako jatorrizko lekutik azken helmugara eta buelta
  • Bisa-gastuak
  • Gaixotasun- eta istripu-aseguruaren poliza-gastuak
  • Komunikazio-gastuak, 150 € gehienez

 

Eskaeran aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • CV eta ikasketa-espedientea dokumentatua   
  • Lankidetza eskaintzen duen GKEren kooperazio proiektua, honako hauek bilduz:
    1. Proiektuaren aurkezpena      
    2. Proiektuaren helburu zehatzak
    3. Diruz lagungarriak diren gastuen aurrekontua
  • Bestelako dokumentazioa (eskaera-inprimakia, NAN, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza egiaztatzen dituen ziurtagiria…)

2024ko deialdia

Dirulaguntza eskatzeko plataforma

 

 

Jarraitu gure sareak