Atzealdea Eurodesk-ek martxan jarri ditu “Time to Move” ilustrazio- eta argazkilaritza-lehiaketa

13 eta 30 urteko gazteek urriaren 31ra arte parte har dezakete

2022/10/13


Eurodesk, Europako Informazio Zerbitzuak, urrian zehar "Time to Move" kanpaina antolatu du aurten ere. Programa hau, Eurodesk sareko ehunka gazte-erakundek eta hainbat erakunde publikok Europa osoan zehar antolatzen dituzten online eta aurrez aurreko ekitaldi ugarik osatzen dute. Time to Move-en helburua da gazteei Europar Batasunaren esparruan dauden mugikortasun-aukerak ezagutaraztea.

Programa honetako jarduerei esker, gazteek beren proiektuak prestatzeko eta beren interesekoak diren nazioarteko aukerei buruzko orientazioa jaso dezakete. Time to Move webguneko mapan webinar-ak, informazio-saioak, orientazio pertsonalizaturako aukerak eta aurrez aurreko jarduerak biltzen dira.

 

Gazteriaren urtean bi lehiaketa saridun

Aurten, programak bi lehiaketa ditu 13 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, eta parte hartzeko epea urriaren 31n amaituko da.

"Design your Time to Move – Illustration/design challenge", ilustrazio- eta diseinu-lehiaketan parte hartzeko, A4 tamainako ilustrazio bat igo beharko da webgunera, bai Europa eta bai Time to Move kanpaina ezagutzeak zer esan nahi duen adierazten duena. Honako lan hauek sarituko dira:

  • Publikoaren bozka gehien jasotzen dituen obrak, Polaroid bat eta Time to Move merchandising-a jasoko ditu.
  • Irabazlearen atzetik boto gehien jaso dituzten 5 obrek, Eastpak motxila bat eta Time to Move merchandisinga jasoko dituzte.
  • Eurodesk-ek irabazle gisa hautatutako nerabeen lanak (13-18 urte), kirol-kamera bat eta Merchandising Time to Move jasoko ditu.
  • Gazteen lanak (19-30 urte) Eurodesk-ek hautatutako lanak, 5 eguneko interrail tiketa jasoko du hilabete baterako, eta baita Time to Move merchandising-a ere.

“Greetings from Europe - Photo & description challenge” argazki-lehiaketan parte hartzeko, Europako txokoren baten argazki bat igo beharko da, deskribapen labur batekin (gehienez 10 esaldikoa). Saria jasoko dute:

  • Jendearen boto gehien jasotzen dituen argazkiak, Eastpak maleta eta Time to Move merchandising-a jasoko ditu.
  • Irabazlearen atzetik boto gehien jaso dituzten 5 argazkiek, Eastpak motxila bat eta Time to Move produktu sorta bat jasoko dituzte.
  • Eurokdesek hautatutako argazkiak, Polaroid bat eta Time to Move produktu sorta bat jasoko ditu.

INFORMAZIO GUZTIA