Atzealdea Gazteentzako 8.000 €-ko GazteARTEan ikerketa-bekaren edizio berria martxan da

35 urtetik beherako gazteek urriaren 4ra arte bidal ditzakete haur, nerabe edota gazteen arloko ikerketa-proposamenak

2024/07/17


GazteARTEan, Irungo Udaleko Gazteria Sailak, martxan du bere haur, nerabe eta gazteriari buruzko bekaren edizio berri bat. 35 urtetik beherako gazteentzako beka honen helburua da, alde batetik, herritar gazteen artean ikerlana bultzatzea eta sustatzea, eta bestetik, Udalaren eta gazteriaren artean lankidetzarako bideak irekitzea.

Interesa duten gazteek ikerketa eta ekintzako proiektu bat garatu beharko dute, haur, nerabe edo gazteekin zerikusia duten gaiak lantzeko. Ikerketak gehienez 8 hilabeteko iraupena izango du eta banaka edo taldeka (hiru pertsona gehienez) garatu daiteke. Ikerketa gauzatzeko 8.000 euroko laguntza ekonomikoa dago.

 

Urriaren 4ra arte

Beka eskatzeko, fisikoki edo online, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  1. Proiektuaren memoria labur bat, gehienez 15 foliokoa. Bertan zehaztuko dira, izenburua, kontzeptua, gaia eta planteamendua, helburuak, metodologia, denbora-kronograma eta ikerketarako behar diren baliabideak.
     
  2. Unibertsitateko edo goi-mailako titulazioa, harremanetarako datuak eta eskatzaileen curriculum laburra; eta baita NAN/AIZen fotokopiak ere.
     
  3. Bereziki baloratuko da memoriari erantsitako ikus-materiala (irudiak, bideoak, baliabideak), proposamenari laguntzen diona.
     

Proiektua entregatzeko azken formatua aldatu egin daiteke eta hainbat proposamenetara irekita egon daiteke: proiektu tradizionala, prozesua edo ekintza (dibulgazio-materiala, lankidetza, partaidetza edo sormen-prozesuak). Irungo gazteak modu aktiboan inplikatzen dituzten proposamenei garrantzi berezia emango zaie.

 

Informazio gehiago

2024ko oinarriak

 

 

Jarraitu gure sareak