Atzealdea Jardunaldia: Lotura soziala eta ongizatea gazterian
2024/09/18
Gipuzkoako gazteei laguntza emozionala emateko BadaBideBat zerbitzuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuaren laguntzarekin, gazteen lotura sozialean eta ongizatean oinarritutako jardunaldi bat antolatu du.
Alvarezek horrelako topaketen garrantzia azpimarratu du, eta nabarmendu duenez "gure gazteen osasun mentala lehentasunezko gaia da" dela azpimarratuz, eta horrelako espazioek aukera ematen dute estrategiak partekatzeko eta euren bizitzetan ezberdintasun esanguratsu bat markatu dezaketen laguntza sareak sortzeko". Gehitu du BadaBideBat bezalako ekimenak funtsezkoak direla gazteei doako laguntza anonimoa emateko, haien ongizate emozionala eta gizarteratzea sustatuz.
BadaBideBat doako zerbitzu anonimoa da, Gipuzkoako 18 urtetik gorako gazteei zuzendua, haien sexua, jatorria, orientazio sexuala edo erlijioa edozein izanik ere. Helburua da laguntza eta babesa ematea egoera zailetan (pertsonalak, sozialak, familiakoak, lanekoak edo akademikoak). Orientazioaren eta tresnen bidez, gazteei beren sentimenduak ulertzen eta erabakiak hartzen laguntzea bilatzen dute, haiei entzuteko eta zenbait arazori (harremanak, ikasketak, adikzioak edo familia-gatazkak) aurre egiteko laguntza emateko gune segurua sortuz. Gainera, gazteen artean ongizatea sustatzearen aldeko apustu garbia egiten dute, hainbat talde- eta komunitate-ekimen garatuz.
BadaBideBateko Beñat Benitezek azpimarratu duenez, "gurekin harremanetan jartzen diren gazte gehienak antsietateko eta nahi gabeko bakardadeko egoeran daude. BadaBideBaten, gazte horiei arreta ematean, entzuten eta laguntzen zaiela senti dezaketen espazio bat sortzen dugu, baina haratago joateko konpromisoa dugu. Gure ustez, gazteen ongizatearen alde lan egiten duten eragileen eta gazteen arteko elkarrizketarako espazioak sustatzeak laguntzen du gizarte-sare konektatuago bat duen eta, beraz, ongizate handiagoa duen Gipuzkoa garatzen."
Jardunaldia, zalantzarik gabe, giltzarria izango da gazteen osasun emozionala eta soziala hobetzeko moduari buruz hausnartzeko eta ideiak partekatzeko, gazteen osasun mentalak garrantzi handia duen testuinguru batean.
Topaketa irailaren 20an izango da, Donostiako Kirol Etxean, eta gazteen babes emozionalean eta ongizatean diharduten profesionalak eta erakundeak bilduko dira. Izena emateko prozesua badabidebat webgunearen bidez egin daiteke.
Ekitaldian, halaber, hainbat esperientzia partekatuko dira, tokikoak zein nazioartekoak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendari Isaac Palenciak Gazteria Zuzendaritzak berak arlo horretan bultzatutako proiektu batzuen berri emango du . Rianne Klaassenek ere parte hartuko du jardunaldian, eta Herbehereetako gazteen arreta presentzialerako sare nazionalean duen esperientzia azalduko du.Gainera, Zu-lotik proiektuko partaideek beren esperientzia partekatuko dute, eta BadaBideBatek bere espazioa izango du egiten dituzten jarduerei buruzko informazioa emateko.
Gazteen ongizatearekin lotutako hainbat gairi buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat ere izango du jardunaldiak. Parte-hartzaileak taldetan banatuko dira, eta bideratzaile baten laguntzarekin, beren gogoetak partekatuko dituzte. Ondoren, parte-hartzaileen eta hizlarien arteko elkarrizketa txanda iritsiko da.
8:45 Harrera eta aretora sartzea
9:30-9:50. Irekiera instituzionala.
Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa: Joaquín Fuentes Biggi jauna.
Kultura eta Gazteria diputatua: Goizane Álvarez Irijoa
9:15 Irekiera hitzaldia
10:30 Gazteen lotura sozialari edota ongizateari buruzko esperientziak
11:30 Atsedena.
11:45 Gogoeta eta eztabaida taldeak (kafe-, infusio-, ur- eta snack-guneak)
14:30 Jardunaldiaren itxiera + LUNTXA
Jarraitu gure sareak