Atzealdea Zabalik fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko gazte epaimahaikide izateko izen-emateak
2024/09/26
Aurreko 18 edizioetan bezala, Donostia Gazteriak, Fantasia eta beldurrezko zinemaren astean parte hartuko du gazteen parte-hartzea sustatuz. Horretarako, 100 gaztek epaimahaikide izateko aukera izango dute, eta Gazteen Saria emango diote Film Labur Onenari. Izena emateko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik, Donostia Gazteria webgunean.
Hautatutako 100 gazteek urriaren 25ean Victoria Eugenia Antzokira joan beharko dute saria eskuratzeko lehian dauden film laburrak ikusi eta baloratzeko. Gainera, bi gaztek Epaimahai Gaztearen Sariaren irabazlearen berri emango dute jaialdiaren itxiera ekitaldian.
Parte hartzeko baldintza bakarra da (2024ko urriaren 25ean) 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea, eta eskaeren kopuruak plazen kopurua gainditzen badu, urriaren 15ean zozketa bat egingo da (lehentasuna izango dute Donostian erroldatutako gazteek).
Izena emateko prozesua eta zozketaren emaitzen kontsulta Donostia Gazteriaren web atari ofizialaren bitartez egingo dira.
Jarraitu gure sareak