Atzealdea Zabalik fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko gazte epaimahaikide izateko izen-emateak

18 eta 30 urte bitarteko gazteek Donostia Gazteria webgunearen bitartez izena eman dezakete urriaren 11ra arte.

2024/09/26


Aurreko 18 edizioetan bezala, Donostia Gazteriak, Fantasia eta beldurrezko zinemaren astean parte hartuko du gazteen parte-hartzea sustatuz. Horretarako, 100 gaztek epaimahaikide izateko aukera izango dute, eta Gazteen Saria emango diote Film Labur Onenari. Izena emateko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik, Donostia Gazteria webgunean.

Hautatutako 100 gazteek urriaren 25ean Victoria Eugenia Antzokira joan beharko dute saria eskuratzeko lehian dauden film laburrak ikusi eta baloratzeko. Gainera, bi gaztek Epaimahai Gaztearen Sariaren irabazlearen berri emango dute jaialdiaren itxiera ekitaldian.

Parte hartzeko baldintza bakarra da (2024ko urriaren 25ean) 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea, eta eskaeren kopuruak plazen kopurua gainditzen badu, urriaren 15ean zozketa bat egingo da (lehentasuna izango dute Donostian erroldatutako gazteek).

Izena emateko prozesua eta zozketaren emaitzen kontsulta Donostia Gazteriaren web atari ofizialaren bitartez egingo dira.

Gazte epaimaikideentzako data garrantsitsuak:

  • Izen-emateak Donostia gazteriaren webguneko formularioan: urriaren 11ra arte.
  • (Beharrezkoa bada gazte epaimaikideen zozketa: urriaren 15ean)
  • Gazte epaimahaikide gisa bertaratuko dela baieztatzea: urriaren 21era arte.
  • Gazteen epaimahairako emanaldi-eguna: Urriaren 25ean, Victoria Eugenia Antzokian 16:00etatik aurrera

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

Jarraitu gure sareak