Atzealdea Beldur barik ikus-entzunezko lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da azaroaren 8ra arte

12 eta 20 urte bitarteko gazteek aukera dute indarkeria matxistaren aurkakoak diren eta beldur barik jarrera sustatzen duten hiru minutuko bideoak aurkezteko.

2024/10/02



 

Emakundek, aurten ere, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko Aldundien eta EUDELen laguntzarekin batera, Beldur barik programaren edizio berri bat abian jarri du. Programaren baitan ikus-entzunezko lehiaketa dago, neskek eta mutilek emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari nola aurre egiten dioten irakasteko adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatzeko.

Lehiaketa EAEn bizi edo ikasten ari diren 12 eta 20 urte bitarteko gazteentzat da. Parte hartzeko, 3 minutuko bideo bat partekatu beharko dute bakarka edo taldean (gazteleku, ikastetxe, elkarte eta abarren bidez), indarkeria matxista eta sexistaren aurrean Beldur Barik jarrera erakusteko. Jarrera horrek definitzen ditu neskek eta mutilek desberdintasun-egoerei aurre egiteko dituzten moduak eta errespetuan, askatasunean, autonomian eta erantzukidetasunean oinarritutako harremanak nola eraikitzen dituzten.

Lehiaketa hiru kategoriatan banatzen da, adinaren arabera:

  • 1. kategoria: 2012 eta 2010 bitartean jaiotakoak (12-14 urte)
  • 2. kategoria: 2009 eta 2007 artean jaiotakoak (15-17 urte)
  • 3. kategoria: 2006 eta 2004 bitartean jaiotakoak (18-20 urte)

Kategoria bakoitzak, bi sari jasoko ditu: 400€ lan irabazleak eta 200€ aipamen bereziak. Sari horiez gain, 300€ko beste bi sari banatuko dira, ikus-entzunezko lan onenarentzat eta gehien bozkatutako bideoarentzat.

Beldur Barik abestia

Aurtengo ediziorako propio sortu dira Beldur Barik 2024 abestia eta bideoklipa. Hainbat artistak elkarlanean osatu eta grabatu dute, indarkeria matxistaren aurrean gazteen adierazpen aktiboa sustatzeko.

 

Beldur Barik lehiaketa

 

 

Jarraitu gure sareak