Atzealdea Chillida aurrera gida didaktikoa. Gipuzkoako Gazteek artistaren ondarea ezagutzeko aukera izango dute.
2024/10/14
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioarekin eta Chillida Leku museoarekin lankidetzan, «Chillida Aurrera» aurkeztu du, Eduardo Chillida eskultorearen mendeurrenaren inguruko hezkuntza gida. Maushaus estudioko Caros Arruti eta Anabel Varona arkitektoek diseinatu dute argitalpen hau eta irakasle eta hezitzaileei zuzentzen zaie, adin guztietarako jarduera praktikoekin.
Gida didaktikoa Kutura Eskola katalogoan bilduta dago. Programa hau 12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzentzen zaie, eta helburua da sentsibilitatea eta irizpide artistikoa sortzea eta begirada kritikoa lantzen laguntzea. Proposamen kulturalak hezkuntza curriculum bakoitzaren berezko gaitasunak inplikatuz gauzatzen dira, gaitasun horiek modu didaktiko, parte-hartzaile eta sortzailean landu ahal izateko tresna gisa. Kultura eragileen, hezkuntza munduaren eta erakundeen arteko sinergiak eta lankidetza oinarri hartuta garatzen da programa.
Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu du «Chillida aurrera» tresna baliagarria dela Eduardo Chillidaren obra geletara hurbiltzeko, belaunaldi berriek ikuspegi kreatibo eta ludikotik ezagutu ditzaten Chillidak defendatzen zituen balioak: jakin-mina, elkarrizketa, eta giza eskubideak eta natura errespetatzea». Halaber, adierazi du argitalpen honek lagunduko duela haren legatua mantentzen eta gazteen artean ezagutzaren eta artearen inguruko pasioa pizten.
Argitalpenak 145 orrialde ditu eta Chillida kokatzen du bere testuinguru historiko eta artistikoan, horrela aukera izateko bere obra aztertzeko hainbat ikuspegitatik: artea, poesia, literatura, matematika, zientzia eta filosofia. Gai transbertsalak ere jorratzen ditu, hala nola, giza eskubideak eta natura, bere obran funtsezkoak izan baitziren.
Jarraitu gure sareak