Atzealdea 18 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzendutako etxebizitzari buruzko hitzaldia azaroaren 6an Kontadores Zentroan
2024/11/04
Donostia Gazteriak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren Gazteen Emantzipazioari Laguntzeko Zerbitzuarekin (GAZ) lankidetzan, "Etxebizitza eta Gazteak. Aukerak eta baliabideak ezagutuz" hitzaldia antolatu dute, azaroaren 6an, arratsaldeko 18:00etan, Kontadores Gazte Zentroan (Bidebieta, Donostia).
Gazteen emantzipazio-prozesuan gaur egungo erronka handienetako bat etxebizitza eskuratzea da. Haien independentzia planifikatzen hasi diren 18 eta 34 urte bitarteko gazteei laguntzeko, momentu honetan eskura dituzten etxebizitza-aukerak eta emantzipazio-prozesua errazteko dauden laguntzak azalduko dira. Hitzaldian, etxebizitza alokatzeko eta erosteko aukerei buruzko informazioa emango da, baita gaur egun erabilgarri dauden laguntza eta baliabideei buruzkoa ere. Gainera, etxebizitza eskuratzearekin eta emantzipazioarekin lotutako galderak eta zalantzak argitzeko tarte bat egongo da.
Hitzaldira joan nahi dutenek Donostia Gazteriaren webgunean eman beharko dute izena urriaren 28tik aurrera. Jarduera doakoa da, baina edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Jarraitu gure sareak