Atzealdea ‘Katapulta Tour Gipuzkoa’ programak 10 urte bete ditu. Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak programaren deialdia martxan jarri dute aurten ere
2024/11/13
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak 'Katapulta Tour Gipuzkoa' programari ematen dioten babesak bere horretan jarraitzen du hamargarren edizio honetan, eta programak Gipuzkoako talentua balioesteko eta bultzatzeko apustu sendoari eusten dio, Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzeko. Ohiko kontzertuez gain, 'Katapulta Tour Gipuzkoa' programak prestakuntza espezifikoak eskaintzen ditu, baita aukeratutako proposamenetarako entsegu-guneak ere, profesionalizaziorako bidea are gehiago bultzatzeko. Aurtengo edizioan ere konpromiso horri eutsi zaio, eta Kutxa Fundazioa Kluba aretoa ere espazio eszenikoa izango da.
Goizane Álvarez Kulturako diputatuak adierazi duenez, "Kultura Departamentuak berretsi egiten du Gipuzkoako tokiko talentuarekiko eta kultur eszenarekiko dugun konpromisoa. Katapulta Tour Gipuzkoaren hamargarren edizioak artista emergenteentzako funtsezko plataforma gisa finkatu du programa hau. Urte hauetan, Izaro, Elena Setién, Sara Zozaya edo Idoia Asurmendi nabarmendu dira, proiektuaren eragina erakutsiz. Programa horri esker, profesionalizazio artistikoa indartzen duten jarduerak, prestakuntza eta baliabideak eskaintzen jarraitzen dugu. Kulturak gure gizartea aberasteko eta gure ekosistema sortzailea sendotzeko duen botere eraldatzailean konfiantza dugu".
Ane Abalde Kutxa Fundazioko arduradunak adierazi duenez, "Gipuzkoarekin dugun konpromisoa sentitzen dugu, eta Gipuzkoaren aurrerabidea kulturaren eta bere eragileen bitartez bultzatzera eramaten gaitu, gure lurraldearen garapen jasangarrian betetzen duten ezinbesteko eginkizuna aitortuz. Profesionalizazioa funtsezkoa da, eta, horregatik, Katapulta Tour Gipuzkoa Programan prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu edizio berri honetan, formatu trinko eta pertsonalizatuarekin, kasu praktikoak aztertzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren "Katapulta Tour Gipuzkoa" programak beste deialdi bat ireki du abenduaren 2ra arte, esteka honetan, Gipuzkoan 2025ean egingo den musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako proiektuei laguntzeko programan parte hartuko duten artistak hautatzeko.
‘Katapulta Tour Gipuzkoa’ programak hautatutako artistei Gipuzkoako hainbat espaziotan 4 emanaldi egiteko aukera eskaintzen zaie; espazio horietako bat izango da Kutxa Fundazioa Kluban, Tabakaleran. Gainera, 500 euroko konpentsazio ekonomikoa jasoko dute emanaldi bakoitzeko, eta aukera izango dute sustapen-bideo bat grabatzeko, komunikazioari eta sustapenari, eszenografiari, ekoizpenari, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko prestakuntza programa bat egiteko eta Kutxa Fundazioak Tabakaleran dituen instalazioetan entsegu-espazio partekatuak doan erabiltzeko. Gainera, artista horien lanak zabaltzeko lan handia egiten da.
Gainera, deialdian inskribatutako proiektu guztiei, nahiz eta hautatuak ez izan, aipatutako prestakuntza-programan doan parte hartzeko aukera emango zaie. Programa hori honako baldintza hauetan garatuko da:
Orain arte egindako bederatzi deialdietan, guztira, 713 artistaren 1.027 inskripzio jaso dira. 2025aren amaieran, programaren hamar edizioetan 96 musika-proiekturi eta arte eszenikoetako 28 proiekturi lagundu zaie; guztira 124 proiekturi.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak tokiko talentuaren aldeko apustua egiten dute eta ekimen honekin bultzatzen dituzte Gipuzkoa osoan sortzen ari diren musika taldeak eta arte eszenikoetako konpainiak.
Jarraitu gure sareak