Atzealdea Auzolandegiak 2025, gazte-boluntariotzako programan izena emateko epea zabalik da apirilaren 22ra arte

Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako 14-17 urteko nerabeei eta 18-26 urteko gaztei zuzendutako programa da.

2025/03/26


Gazte-boluntariotzako Auzolandegiak programan izena emateko epea zabaldu dute. EAEn bizi diren gazteek apirilaren 22ra arte izena eman dezakete gazte parte-hartzaile eta boluntarioak biltzen dituen programa honetan.

Auzolandegietan jatorri ezberdinetako pertsonak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarentzat onuragarria den proiektu batean parte hartzeko. Bi astetik laura bitartean iraun dezake auzolandegiak eta jarduera osagarriekin konbinatzen dira egonaldiak.

Parte-hartzaileak bi taldetan banatzen dira adinaren arabera: 14 eta 17 urte bitarteko nerabeak eta 18 eta 26 urte bitarteko gazteak. Dibertsitate funtzionala duten gazteen kasuan, 30 urtera arte parte har dezakete.

Programa hau espazio ezin hobea da bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kultura arteko ikaskuntza bezalako balioak sustatzeko. Auzolandegiak Euskadin, beste autonomia-erkidego batean edo atzerrian garatu daitezke.

Aurretiko izen-ematea egiteko, beharrezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea, 14 eta 26 urte bitartean izatea eta B@kQ identifikazio elektronikoa izatea, prozesua telematikoki osatu ahal izateko.

Auzolandegietan izena emateko epea apirilaren 22ra arte zabalik dago.

 

INFORMAZIO GUZTIA. Leiho berrian irekiko da.

 

 

Jarraitu gure sareak