Atzealdea 18-30 urte al dituzu? Talde-proiektu bat esku artean? Egi bihurtu dezakezu Gazteak Auzolanean diru-laguntzen bitartez
2020/07/22
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako gazteei taldeko proiektuak garatzen lagundu nahi die, beren ingurunean inplikatuz eta interes publikoa duten gizartearen eraldaketa-prozesuak sustatuz. Horretarako, martxan jarri berri du Gazteak Auzolanean izeneko diru-laguntzen deialdia.
Gutxienez 3 pertsonaz -18 eta 30 urte bitartekoak- osaturiko taldeek egin dezakete eskaera. Proiektu-proposamena irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar da -ez dira elkarte edo enpresa bat izango-, honako 3 baldintza hauek kontuan harturik:
• Irabazi asmorik gabeko proiektuak izatea.
• Urtebetean garatzekoak.
• Honako arlo hauetako batean edo batzuetan oinarritutakoak izatea:
a. Proiektu artistikoak edota kultural nahiz komunitarioak.
b. Ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna aintzat hartzea.
c. Genero-berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitatea eraberritzeko proiektuak.
Egitasmo bakoitzeko gehienez lor daitekeen diru-kopurua 5.000 eurokoa da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Aldundiak diru-laguntza hauetarako bideratuko duen kopuru osoa 20.000 eurokoa izango da aurten.