Atzealdea Zabalik da Donostiako Martx Up! programan izena emateko epea uztailaren 23ra arte

18 eta 30 urte bitarteko gazteek Donostian beren ideiak, erronkak eta proiektuak garatzen laguntzeko programan parte har dezakete

2023/06/29


Aurten ere, Donostiako Udaleko Gazteria Sailak, gazteen eta administrazioaren arteko elkarlana eta elkar sorkuntza funtsezkoak dituen programaren edizio berri bat abian jarri du. Martx Up! programaren helburua gazteen parte-hartzea bultzatzea da, beren ahalmen sortzaile eta berritzailea sustatuz, hiriko eragile aktibo izan daitezen. Horretarako, hautatutako ekimenek beharrezko laguntza teknikoa izango dute prestakuntza-saioen eta jarraipen-tutoretzen bitartez.


 

Aurreko urteetan bezala, hauek izango dira parte hartzeko baldintzak:

  • 18 eta 30 urte bitarteko 2-4 pertsonako talde batek proiektua prestatu eta garatzea.
  • Gutxienez kideetako bat donostiarra izatea.
  • Aurkezten diren ideiak Donostia hobetzera eta herritarren ongizatera bideratuta egotea eta ideia/proiektuaren ekintza-arloak hirian garatzea.
  • Parte hartzen dutenek programan planteatutako dinamika, saio eta prestakuntzetan parte hartzeko konpromisoa izatea.
  • Proiektuaren jardun-eremua librea da, baldin eta inolako diskriminaziorik sustatzen ez bada (generoa, arraza edo beste edozein).
  • Jarrera aktibodunak, parte-hartzaileak, eraikitzaileak, parekideak eta euskaldunak izatea ezaugarri garrantzitsuak izango dira.

Programaren faseak

  1. Izen-ematea eta ideia aurkeztea: uztailaren 23ra arte, webgunearen bidez.
  2. Proiektuen hautaketa: irailean zehar
  3. Proiektuak prestatzeko eta garatzeko saioak: lau prestakuntza-saio, garapen prozesuak irauten duen lau hilabeteetan, proiektua egiten laguntzeko.
  4. Jarraipenaren tutoretza: hilean behin, prestakuntzan ikasitakoa aurrera egiten eta praktikan jartzen laguntzeko.
  5. Proiektuaren aurkezpena: 2024ko urtarrilean

 

OINARRIAK ETA DEIALDIA

WEBGUNEA

 

 

 

Jarraitu gure sareak