Atzealdea Aldizkaria: “La salud afectivo-sexual de la juventud en España”

INJUVEk Revista de Estudios de Juventud aldizkariaren 123. alea argitaratu du, Espainiako gazteen osasun afektibo-sexualari buruzko gaia lantzeko

2020/01/28


Nerabeen eta gazteen bizitza sexuala eta afektiboa ondo ulertzeko, onartu egin behar da esplorazio-prozesu honetan gerta daitezkeen ibilbideak anitzak direla.

Halaber, ugariak dira izan daitezkeen bide horiek azaltzen laguntzen duten alderdiak; izan ere, pertsonaren bereizgarriez gain, aintzat hartu behar dira bere testuinguru soziokulturalari eta pertsonartekoari dagozkienak ere.

Ibilbide desberdin horiek ulertzeak eta osasunaren, hezkuntzaren eta komunitatearen eremuetako esku-hartzeek ez dituzte kontuan hartu behar izan daitezkeen arriskuak (sexu-transmisioko gaixotasunak, nahi ez diren haurdunaldiak, portaera oldarkorrak, etab.), baita ere eta bereziki horrenbeste hausnartu ez diren ongizate eta asebetetze afektibo-sexualeko esperientziak.

 

Iturria: INJUVE