Atzealdea Aldundiak jarraituko du udako aisialdiko jarduerak ez etetea erabakitzen duten udal eta entitateei zerbitzua ematen

Harkaitz Millanek “lurraldeko gazteei ardura eskatu die, birusaren transmisore ikusezinak izan baitaitezke. Gazteek udaz gozatzeko eskubidea dute, baina arreta handiz jokatu behar dute, eta, batez ere, osasun-agintariei lagundu, positiboa ematen badute”.

2020/07/23


Ekainaren 8tik Kultura eta Gazteria Departamentuak astialdiko jarduerak antolatzeko aholkularitza-, informazio- eta prestakuntza-zerbitzuak ematen dizkie begiraleei, eta finantzaketa-zerbitzuak eta materiala, berriz, udalei zein erakundeei. Izan ere, egun horretan Eusko Jaurlaritzak haur eta gazteen astialdiko jarduerak arautzeko agindua onartu zuen. Ildo horretan, Gazteria Zuzendaritzak aurrerantzean ere babesa emango die jarduera horiek ez etetea erabakitzen duten udal eta erakundeei, haurren eta begiraleen segurtasuna bermatzen jarraitzeko.

Diputatu sozialistak, gainera, antolatzaileen profesionaltasunaren balioa azpimarratu nahi izan du; eta eskerrak eman nahi dizkie udalei, erakundeei eta 1.600etik gora diren begiraleei, ziurgabetasun-testuinguru batean eta osasun-agintariek onartutako neurri guztiak zorrotz betez lan handia egiten ari direlako.

Harkaitz Millanek «ardura» eskatu die «lurraldeko gazteei, birusaren kutsatzaile ikusezin izan daitezkeelako». «Gazteek udaz gozatzeko eskubidea dute, baina kontu handiz ibili behar dute eta, batez ere, osasun agintariekin elkarlanean aritu, positibo emanez gero».