Atzealdea Azterketa: “Barómetro Juventud y Género 2019. Identidades y representaciones en una realidad compleja”.
2019/10/16
Nerabeei eta Gazteei buruzko Reina Sofia Zentroan ekitatearen bidean izandako aurrerapenak edo atzerapenak neurtu eta aztertu nahi izan dituzte.
Analisi honen helburua da bidea gazteek beraiek seinalatzea, beren balorazio eta jarreretatik. Helburu horretatik abiatuta diseinatu da Gazteria eta Generoari buruzko Barometroa, bi urtean behin 15 eta 29 urte arteko gazteei aplikatzen zaiena.
Lehen edizioak 2017ko datuak jaso zituen eta txosten honetan bigarrenekoak, 2019. urteari dagozkionak, aurkeztu dituzte.
Lan honek, zehazki, neskek eta mutilek honako gai hauen aurrean zer jarrera duten aztertzen du:
• Maskulinitateari eta feminitateari buruzko ideiak
• Adiskidetasun, bikote eta familiako harremanak
• Desparekotasunari eta bereizkeriari buruzko jarrerak, pertzepzioak eta esperientziak.
Horrela, edizio honetako datuak konparatzen dira 2017ko barometroan jasotakoekin.