Atzealdea Ligatzeko aplikazioen erabilerak gora egin du

Estatu mailan egin den azterlan baten arabera, ligatzeko app-en erabilera nabarmen hazi da 35 urtetik beherako gazteen artean

2020/07/09


Smartme Analytics erakundeak argitaratutako ikerlanaren arabera, areagotu egin da era horretako aplikazioen, esate baterako Tinder, Grindr edo Badooren arrakasta; bereziki 35 urtetik beherako pertsonen artean. Tinderren kasuan erabilera % 94 hazi da eta Badooren kasuan, berriz, % 52. Wapo (+% 35) eta Grindr (+% 24).

 

Adituen iritziz, hemendik aurrera teknologiak oso funtzio garrantzitsua beteko du. Eta aplikazio hauen gorakadarekin ziber-sexuak ere gora egin dezake, Grooming eragin dezaketen egoerak sortuz. Gromming-a da heldu bat, sexu-jazarpena egiteko asmoz, beste norbait (normalean adin txikiko bat) seduzitzen saiatzen denean erabiltzen den hitza.

 

Zer egin behar da horrelako arrisku-egoera bat ekiditeko? Gai hau eta online arriskuekin zerikusia duten beste batzuk jorratzeko (nortasun digitala, pribatutasuna, irudien babesa, sexting-a...) kulturaladigitala.eus webgunean bildu ditugu guraso, hezitzaile zein profesionalentzako hainbat material.