Atzealdea EAEko ikasleengan garraio-kostuek zer eragin duten aztertzeko jardunaldia antolatu du EGK-k

Azaroaren 5ean antolatu dute topaketa Donostiako UPV/EHUko campuseko Barriola eraikinean. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteentzat dira

2019/10/22


Gazteek ikasketak burutzeko zenbaterainoko gastuak dituzten jakiteko asmoz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Hezkuntzako lan-arloak garraio-gastuei buruzko azterlana burutu zuen 2016an. Lehen azterketa bat egin ondoren, galdetegi bat diseinatu zen eta erabiltzaileek euren bizipenak partekatu zituzten. Azterlan hartatik  #ZergArraio txostena sortu zen. Besteak beste, hiru gabezia nabarmendu ziren: Euskadin zehar bidaiatzeko garraio-txartel bakarraren beharra (inkesta bete zuten gazteen % 96ek). Ikastetxeetara hurbiltzeko loturak hobetzea, bereziki unibertsitateetara; eta baita gazteentzako baldintzak hobetzea ere: prezioa murriztea, bonu bereziak sortzea eta abar.

Azaroaren 5ean antolatuko den topaketan 2016an identifikatutakoa kontrastatu eta eguneratu nahi dute Euskadiko Gazteriaren Kontseilukoek. Helburua da datuak egungo gazteek bizi duten egoerarekin osatzea, eta hobekuntza-proposamen eta aldarrikapen-zerrenda bat egitea erakundeei helarazteko.

 

Topaketari begira asko izan dira abiapuntutzat hartu dituzten galderak, hala nola, zeintzuk dira urtebetean zehar izaten dituzun gastuak? Lurraldeen artean bada alderik? Zeintzuk dira garraio-aukera bakoitzak dituen trabak? Zeintzuk proposamen edo aukerak?...

 

Egitekoen zerrenda luzea da eta oraindik hainbat kontu daude lantzeko, besteak beste garraio-kostuak. Horretaz gain, topaketan jorratuko dituzte egungo ereduarekiko adostasuna, lurralde arteko desorekak eta eman beharreko erantzuna, ordutegiei eta ibilbideei dagokienez egin daitezkeen hobekuntzak eta zuk mahai gaineratzen duzun guztia.

 

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo bestelako zalantzarik izanez gero, idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera edo deitu 944436143/688737133 (Irati) zenbakietara.

 

Non: Donostiako UPV/EHUko campuseko Barriola espazioan

Noiz: azaroak 5, 17:30etik 19:30era.

 

EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordainduko ditu.