Atzealdea Elkarrizketa | Maialen Garmendia: “Seme-alaben arrasto digitala sortzen ari gara sharenting-a praktikatzean”

EHUko soziologo eta irakaslea seme-alaben irudiak sare sozialetan partekatzeko fenomenoari buruz mintzatu da

2019/11/20


Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritza “Like Zibereskubideak” programaren barruan  Sharenting-aren gaia lantzen ari da aurten. Gurasoek beren seme-alaben irudiak eta datu pertsonalak (argazkiak, bideoak…) sare sozialetan partekatzeari deitzen zaio sharenting. Gai honetaz hitz egiteko, Maialen Garmendia soziologoa gonbidatu dugu eta, besteak beste, gurasoek oharkabean egindako ekintza horrek seme-alaben etorkizunean izan ditzakeen ondorioez mintzatu da: “Seme-alaben arrasto digitala sortzen ari gara sharenting-a praktikatzean”, argudiatu du.

Emaiozu play botoiari, elkarrizketa osoa ikusteko.

 

 

 

Maialen Garmendiari buruz

Maialen Garmendia Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Saileko irakasle titularra da. Gaur egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egiten du lan. Gizarte-ikerketarekin erlazionatutako irakasgaiak ematen ditu gradu eta graduondoko titulazioetan, eta Hezkuntzaren Soziologia irakasgaia ematen du Haur Hezkuntzako Graduan. Bere ikerketa-ildoak komunikaziorako teknologiek ohiko bizitzan duten eraginari buruz garatu ditu. 2006. urtetik Europako EU Kids Online (Adin txikikoak sarean) ikerketa-sarean dagoen Estatuko taldeko kidea da, eta 2009.etik berak zuzentzen du. Gainera, Net Children Go Mobile (adin txikikoak eta Internet mugikorra) proiektuko taldea zuzendu zuen 2013 eta 2015 urteen artean.

 

#likezibereskubideak2019

 

Gehiago ikusi